24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

82 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

baten ala bestearen alde agertzeko xehetasunik ematen. Cabrak nahiz Camargoren

espedizioan parte hartu zuten beste lekuko batzuek, hala nola, Lorenzo Payok, Pedro

de Armentak eta Servan Bejaranok, euren misioa Pánuco probintzia konkistatzean eta

jendeztatzean zetzala baina bertakoek, matxinatuta, handik bota zituztela adierazi zuten.

Ondorioz, zauritu batzuekin -horien artean, Cabra bera- “Villarrica la Vieja”ko portura

abiatu ziren eta han Cortés aurkitu zuten eta horrek bere armadan sartu zituen.

Beste lekuko batek, Serván Bejaranok, indiarrek hamazazpi gizon bakarrik hil zituztela

adierazi zuen; beraz, Cortésen gizonek hildakoak ugari izan zirela pentsatu behar

dugu: “...sabe e vido que queriendo el dicho capitán (Camargo) poblar en nonbre de su

magestad en la dicha provincia (Pánuco) como primeros pobladores e conquistadores de

la dicha provincia, los yndios e jente della salieron al dicho Camargo e a su jente a rresistir

la dicha entrada de la dicha tierra, donde les dieron mucha guerra a los dichos españoles,

e mataron los enemigos siete cavallos e diez e siete españoles, e hirieron mucha jente española

los dichos yndios...” 104 .

Diego Velázquezek Cortésen aurka Pánfi lo de Narváez zuzendutako 1.400 gizonek osaturiko

itsas armada boteretsua bidali zuela ez ezik, Narváezek eraman zuen bergantinetako

bat Garayena berarena izan zela ere jakin izan zuen Francisco de Garayek. Agerikoa

da, 1520ko ekaineko liskarraren emaitza ere jakingo zuela, hots, Cortések, ia tiro

egin gabe, garaipen eztabaidaezina lortu zuela. Segur aski, ez zuen jakin kontinentera

bidali zituen bi itsas armadei gertatu zitzaiena, ezta bere gizon askok Cortésen armadarekin

bat egin zutela ere. Bestela, ez da ulertzen, 1520ko urrian, hornigaiez betetako

karabela bat bidaltzea itsas armada horiek hornitzeko, oraingoan, Miguel Díaz de Aux

bere lagunaren aginpean.

Aux Pánucora iritsi zen, eta 30 egun geratu zen han, Camargo kapitainaren berrien zain.

Azkenik, aurrekoei gertatu zitzaien bezala, indiarrek eraso egin zioten eta, aurrekoek

bezala, Cortésen gizonen artean babestu zen eta horren indarrekin bat egin zuen.

Erraza da asmatzea itsas armadaren berririk ez izateak Garayengan sortuko zuen kezka.

Cortések gobernazioan ezarri zuen setio-egoera (inork ezin zuen handik irten) zela eta,

ez zekien bere gizon guztiak, itsasontzi guztiak eta bidaltzen zituen hornigai guztiak

Cortésen onerako zirenik. Baina Garayek beste itsasontzi bat bidali zuen 120 gizonekin,

Ramirez “el viejo” izenekoaren aginpean, beste itsasontziei buruzko berriak biltzeko helburuz.

Dirudienez, gizon horiek helmugara iritsi zirenean eta aurrekoei gertatutakoa

jakin izan zutenean, ez ziren itzuli eta Cortésen gizonekin bat egin zuten. Inolako zalantzarik

gabe, gerran lortutako ospil aberatsa ikusteak, fundatuko omen zuten kolonia

kimerikoaren emaitzek baino eragin handiagoa izan zuen gizon haien gogoan.

104 A.G.I. PATRONATO,55,N.1,R.4.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!