24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

78 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

VIII. KAPITULUA

Francisco de Garayen itsas armadak

1519. urteko uztailaren erdialdean, Hernán Cortések karabela bat bidali zuen Espainiara,

Mexikon lortutako urrez eta objektu bitxiez beteta, bere izenean, Fernando

erregeari eman ziezazkioeten, eta gortesauen artean, matxinadatik kalterik

gabe irteteko borondateak erosteko. Ordura arte izandako norabideaz bestelako

norabideaz bidali zuen itsasontzia, inor hartaz konturatu ez zedin eta Diego Velázquez

gobernadoreak geldiaraz ez zezan. Hala ere, bidaia luzerako elikagaiez hornitu

beharra zegoenez, piltotuek Kuba irlan geldialditxoa egin behar izan zuen, eta

han, zuhurtzia falta batzuk zirela eta, itsasontziak garraiatzen zuena eta horren

xedea jakin izan ziren, eta, denbora gutxi barru, Cortések izandako arrakastari eta

Lehorraldean zeuden aberastasun itzelei buruzko berria hedatu zen.

Berria laster heldu omen zen Garayen belarrietara, eta prestatze-lanak bizkortu zituen.

Edozein arrazoi zela ere, harritzekoa da, espedizio bat antolatzea berekin dakarren

lana nekeza dela kontuan izanda Garayek hain azkar eta kemenki jokatzea. Berehala,

1520an, hiru itsasontzik eta 157 gizonek osaturiko itsas armada bidali zuen, Diego de

Camargoren aginpean, Álvarez de Pinedari laguntzearren. Oraindik ez zuen haren zorigaitzeko

bukaeraren berri.

Lurralde hartan eraikiko zen lehenengo gotorlekuko gobernadore izateko titulua

eman zion erregeak Garayi, eta Camargok Las Palmasen bokalean gotorleku bat eraikitzeko

material eta langile guztiak garraiatzen zituen. Halaber, aurreikusita zegoen,

gotorleku hartatik indigenak ebanjelizatzeko misiolariak irtengo zirela.

Bi bertsio daude espedizio hartan gertatutako gertakariez. Bi bertsioen arabera, Diego

de Camargo kapitainak bere aurrekoaren zoritxar bera izan zuen: indiarrekin liskarrak

izan zituen eta gaizki atera zen, kontrako klimatologiari, goseari eta gaixotasunei aurre

egin behar izan zien, eta azkenean, bere burua mantendu ezinik eta bi itsasontzi galdu

zituenean, Villa Ricara abiatzea erabaki zuen. Álvarez de Pinedarentzat lilugarria zen

lurraldea infernua izan zen Camargoren gizonentzat. Hauxe izan zen desberdintasuna:

lehenengoa urri atseginean iritsi zen eta bigarrena, uda pairagaitzean.

Bernal Díaz del Castillok, hau idatzi zuen espedizio hartaz: Camargoren hirugarren

itsasontzira portura iristear zegoela hondaratu zela eta hondoratzetik bizirik atera zi-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!