24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

berak idatzi zituen edo bere panegiristek idatzi zituzten kroniken bitartez. Garayen jarraitzaileak,

ordea, asko -eta boteretsuak gainera- izan baziren ere, mutu geratu ziren,

monarkia disimulurik gabe arazoaz arduratu ez zelako eta justizia ez zelako mugitu

ere egin, zeren eta, Cortés zigortu beharrean, saritu baitzuen, argi eta garbi Cortések

eta bere jarraitzaileek lurraldeak konkistatu eta beren buruak aberasteko helburuetan

lortu zuten garaipen argia onartu zutelako. Izan ere, helburu horien onuradun nagusienetako

batzuk, errege-erreginen familia eta ahaideak izan ziren 1 .

Edozelan ere, Garay hil ondoren horri buruz zabaldu zen isiltasun susmagarri hura baino

askoz kezkagarriagoa jokabide hau izan zen: garaiko kronikek baztertu ezin zuten

protagonismo handiko pertsonaia izan bazen ere, garaiko gertakarietan izan zuen zeregina

zorrozki aldatuta erakusten zaigu (salbuespenak salbuespen) eta bere ustekabeko

heriotza eta bere aginpeko armadari sarraski ikaragarria eragin zion egoera aldatu nahi

izan da. Horiek horrela, Garay protagonista izan zuten gertakarietan egon ziren lekukoen

adierazpenak irakurtzeak zeharo harritu gaituzte, zeren eta lekuko haien adierazpenak

eta Herrera, Gómara eta Díaz del Castillo kronikariek idatzitakoa eta geroago horiei kopiatu

zizkioten kronikariek idatzi zutena alderatzen baditugu, batzuen eta besteen bertsioak

guztiz kontraesankorrak direla ikusiko dugu. Kronikariek, gertakerak ezkutatzerik

ez zutenez, desitxuratu egin zituzten, zeren eta, garai hartan jokabide batzuk arduraz

epaitu balituzte, Hernán Cortés borreroaren ezpatapean jarriko zuketen. Ondorioz, Garayi

egokitu zitzaion bigarren mailako paperak, traketsarenak - esperpentikoa, Díaz del

Castillo kronikariaren pasarte batzuetan-, seguru asko ez du Garayek Indietan izan zuen

protagonismoan sakontzeko gogorik ematen eta, hortaz, historialarien hobespenetatik

aldentzen du. Baina, une batez, erreferentzia horiek alde batera uzten baditugu eta garaiko

beste kronikari batzuengana (Pedro Mártir de Anglería edo frai Bartolomé de Las

Casas) jotzen badugu eta jatorrizko iturriak, agiriak eta lekukoen adierazpenak kontsultatzen

baditugu, bestelako Garay aurkituko dugu, bere benetako dimentsioa eta bere

ekintza gogoangarrien norainokoa egiaztatuko ditugu eta, orduan, bere protagonismoa

isilean gordetzea (Amerikako historiografi aren berrikuspen berrienetan egin den bezala)

zein bidegabe izan den ulertuko dugu.

Garayen bizitzan eta horren inguruko gertaera iradokigarrietan ikertzen denean, fi gura

historiko bat unibertsal egiten duten giltzak dituen pertsonaia baten aurrean gaudela

ohartuko gara berehala. Batez ere, garaiko pertsona interesgarrienetako batzuekin izan

zuen harreman estua da aipagarria. Lehenengo aipuetatik, Kolondarren inguruko pertsonen

artean ikusten dugu Garay, eta harreman hori nabarmendu beharra dago, zeren

eta Almirantea oso begitankor agertu baitzen beti pertsonekin, eta konfi antzazko pertsonak

arretaz aukeratzen baitzituen2 . Hasieratik, Kolonen eta Garayen arteko harremana

1 Hernán Cortés epaitzeko ahalegin guztiek kale egin zuten, hainbat arrazoi zela eta. Errege-erreginek Luis Ponce de León lizentziatua

egoitza-epaile bidali zuten, Cortésen ekintzen kontu har zitzan, baina pozoiaren eraginez hil omen zen. Cortés 1528an itzuli zen Espainiara

eta Karlos V. erregeari bere bertsioa kontatu zion. Goraipatu zuten eta ohorez bete zuten, baina ez zuen botere politikorik lortu.

Cortések berak eskatutako egoitza-epaiketa berriek ez zuten inolako emaitza praktikorik izan, zeren eta 1547an (Cortés hil zen urtea)

oraindik ez baitzuten epairik.

2 Kolonek ez zuen laguntzaile-kopuru hautatua (anaiez gain, oso gutxi) gehitzeko gogorik izan. Izan ere, gizon bakar batek, Enkarterrietako

Balmasedako Pedro de Terreros mahaizain bizkaitarrak, bakarrik zuen harrotzeko arrazoia: Kolonekin bidaia guztietan bidaiatu

zuen pertsona bakarra izan zen, eta Kolonek, ohore handia eman zion, Parian lehorreratzeko eta bere eta errege-erreginen izenean

lurraldeaz jabetzeko eskuordetu baitzuen. Horrela, Amerika kontinenteko lurraldea zapaldu zuen lehenengo europarra izan zen: “...

tomaron la posesión de la dicha provinçia (Paria), la qual tomó el dicho Pedro de Terreros por mandado del dicho almirante, porque él no

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!