24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

76 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

VII. KAPITULUA

Victoria Garayana nahiz

Tierra de Garay izeneko lurraldea

Álvarez de Pinedak bigarren aldiz Pánucora itzultzen ari zen aldi berean, Garayek Juan

de Torralva bidali zuen Espainiara, aurkitutako lurraldeeen mapa eta txostenekin, erregearekin

lurralde haiek aurkitu eta konkistatzeko baldintzak hitzartu zitzan (Garayek

berak fi nantzatuko zituen). Izan ere, hitzarmenak 1521ean sinatu ziren: Garayi aurkitutako

lurraldeetako adelantatu eta gobernadore titulua eman zion, eta lurralde haiei

“Victoria Garayana” izena eman zien. Horrela, Garayek nabarmen egin zuen errentagarri

kostaldea esploratzera bidali zituen itsas armadak sortzeak berekin ekarri zuen gastu

itzela, adelantatu titulua ez ezik, lurralde bati bere izena ematea ere lortu zuelako. Lurralde

horrek, gaur egun hain ezagunak diren tokiak barne hartzen zituen: Mississippiren

bokalea, New Orleans edo Cañaveral Lurmuturra, besteak beste. Hurrengo urteetan

egin ziren planoek eta mapek -esaterako, Diego de Riberok 1529an egin zuen munduko

mapa famatua- lurralde horri “Tierra de Garay” nahiz

“Victoria Garayana” izenak eman zizkioten 101 .

Pinedako harria. Ibai Nagusia itsasoratzen den tokian

aurkitu zuten eta gaur egun Harligen-Río Grande

Valley Museoan dago. Irudia Donald E. Chipman

eta Harriet Denise Joseph idazleen “Spanish Texas.

1519-1821” liburutik hartuta dago.

Francisco de Garayek egingo zuen ekintza -lurralde

itzel haiek aurkitzean eta jendeztatzean zetzana-

sekulakoa izango zatekeen Hernán Cortés

bere planen erdian jarri ez balitz.

Urte haietan egin ziren aurkikuntzei esker, espazio

ezagutuaren antolaketa sortu zen. Mexikoko

Golkoa hiru alde edo gobernaziotan banatu zen:

iparraldean, La Florida; erdialdean, Garayana,

aurrekoaren bukaeratik Villa Ricaraino hedatzen

zena, eta hegoaldean, Diego Velázquezei zegokion

aldea hasten zen, eta Villa Ricatik Yucatán

penintsulatik jarraitzen zuen. Lurraldeak zuzen

zedarritzea Cristobal de Tapiaren esku utzi zen,

errege-mandatu baten bitartez.

101 Urte haietako tokiko dokumentazioan, “Victoria Garayana” izena erabili zen denboraldi batez. Esaterako: “En la villa de Sant Esteban del

Puerto, que es en la provincia Garayana, que por nonbre de los yndios se llama Pánuco”. A.G.I, PATRONATO,170,R.25.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!