24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

70 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

Cortés-ek indiarrekin topo egin eta kontinentera eramandako itsasontziak erre izanaren idealizazioa. Turgis-en grabatua.

Cortés, egoeraren jakitun zegona, ehun soldaduekin azkar itzuli zen arazoa berak konpon

dezan, eta, atseden hartu gabe, bere gizonak taldekatu zituen eta kostaldetik ibili zen,

Álvarez de Pinedaren lau mandatarirekin (Guillén de Laloa eskribaua buru zela) ahuspez

topo egin arte. Notarioak berak Cortési gizon haiek Jamaikako gobernadore Francisco

de Garayen izenean lurralde hartaz jabetuko zirela jakinarazi zion 93 , baita lurralde horiek,

Pánuco ibaiaren aldetik (bertan herri bat kokatu zuten), aurkitu eta jendeztatzeko

erregearen agindua zutela ere. Azkenean, herriak alde horretarantz ez hedatzeko eskatu

zion, beraiek Naothlanetik hurbil -geroago Almería izenekoa-, mendebaldetik hamalau

legoatara, berea eraikitzeko asmoa zutelako. Hernán Cortések itsasontzietara itzul zitezen

eta Garayi 94 Veracruzean ainguratzeko gonbit egin ziezaioeten esan zien, behar

zutenean laguntzeko hitza emanez. Garayen gizonek, ordea, ezezkoa eman zioten, jarraibide

zehatzei jarraiki, eta ez Garay ez beste inor ez zela lehorreratuko adierazi zuten.

Erantzun hura ikusita, Cortések bere asmoak ezagutarazi zituen eta mandatariak atxilotzeko

agindu zuen, eta itsasontziez eta gizonez jabetu nahi izan zen, une horretan behar-beharrezkoak

zirelako konkistatzeko asmoari ekiteko 95 . Helburu horrekin, lau gizon,

eskribauaren eta horren bidaideen jantziez jantzi zituen Cortések eta horrela mozorro-

93 Francisco López de Gómarak“Historia de la conquista de México” lanean, Garay bertan zegoela (itsasontzi batean) aditzera ematen du,

esaldi honetatik ondorioztazen den legez: “Ellos respondieron que por ninguna manera el capitán Garay ni hombre de los suyos saldría a tierra

ni vendría donde estaba”.

94 Bernal Díaz del Castillok ere (bertan egon zena) Garay itsasontzietan balego idatzi zuen gertaera haien kontakizuna.

95 Guillén de Laloa lekuko bezala aurkeztu zen Juan Sánchez Galindoren merituen frogaketa batean, berak ere Pineda kapitainarekin

espedizio honetan parte hartu zuela; Laloak hauxe esan zuen lekukotzan: “…andando descubriendo vinieron a La Verecruz, a donde a este

testigo prendieron, y otros xpianos, de parte del marqués...” A.G.I. PATRONATO,75,N.3,R.4.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!