24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

66 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

Kronikez kanpo, oso agiri gutxik laguntzen digu kontu hau argitzen. Eskura dugun idazkirik

garrantzitsuena, erregeak eta Francisco de Garayek sinatu zuten “kontrata” da, baita Garayi

aurkitu zituen lurrak jendeztatzeko eman zitzaizkion xedapenak ere. Idazki horretan

1519ko nabigazioa eta esplorazioa baino ez da aipatzen eta lehenagokoak (benetan egin

baziren) alde batera uzten dira 86 . Ontzidi hura, 1518. urtearen bukaeran edo 1519. urtearen

hasieran abiatu zena, nahiko handia zen: lau itsasontzik eta 270 gizonek osatzen zuten,

eta gizonen agintari, 24 urteko gazte bat izendatu zuen Garayek. Bernal Díaz del Castillo

kronikariak“Alonso Álvarez de Pineda o Pinedo”deitu zion gazte horri, dokumentazio historikoan

Martín de Pinedo bezala jaso bazen ere 87 . Kapitain gazte hark kostaldeko mapa

egiteko eta kokalekuak kokatzeko toki egokienak aztertzeko jarraibideak zeramatzan.

Arazo bat sortzen zaigu:

dokumentaziorik ez dagoenez,

ezin dugu jakin,

esaten ari garen bezala, espedizio

haren aurretik Garayen

beraren agintepean

hiru karabelatako beste

espedizio bat egon zen

(Gómararen ustez, espedizio

hura urte berean, hots,

1518an egin zen) ala bi

espedizioak berbera diren

eta lehenago adierazi ditugun

zehaztugabetasunez

eta akatsez josita kontatu

diren. Egile batzuek, hala

nola, William H. Prescottek,

kostalde horietatik Álvarez de Pinedak bidali zuen itsas armada baino lehenago Garay ibili

zelako hipotesia egia dela uste dute: “…pertenecían a la escuadra armada por el gobernador

de Jamaica Francisco de Garay. Esta persona había visitado el año anterior la costa de la Florida y

obtenido del Gobierno español en cuya corte gozaba alguna infl uencia, el gobierno de todas las

tierras que descubriese en aquellas cercanías” 88 1513. urtean Juan Ponce de León-ek aurkitu zuen. Theodore de Bry-en marrazkia.

Adierazitakoa eta Mexikoko Golkora egindako lehenengo espedizioan Garay bertan

egon zela baieztatzeko zailtasuna ikusita, Álvarez de Pineda buru izan zuen nabigazio

hura abiapuntu izanda gertakariak kontatzen jarraitu baino ez dugu egingo, Garayi espedizio

hura planifi katu, antolatu eta fi nantzatzeko meritua berea izan zela adieraziz.

86 Ikusi: Eranskina, 6. agiria.

87 A.G.I. PATRONATO,71,R.17; eta A.G.I. PATRONATO,75,N.3,R.4. Juan Sánchez Galindoren merituen eta zerbitzuen frogaketan (1536)

(1571ko kopiak –1557ko eta 1579ko kopia batetik atera dena), Galindok Martín Pinedo kapitainarekin “abrá diez e ocho años poco más o

menos” aurkitu zuela esan zuen, eta bederatzi hilabete geroago Kubara (abiapuntua) itzuli zirela, eta han, Guaniguanicon, Narváez aurkitu

zutela,“venía por capitán con mucha armada”, eta itsas armada hartan Juan Sánchez Galindo sartu zela. Beste lekuko batzuek, hala nola,

Francisco de Carmonakek eta Francisco del Castillokek, aurkikuntzan parte hartu zutela baieztatu zuten, baina ez dute informaziorik ematen

(azkenak Martín de Pinedo kapitainaren izena ematen du).

88 WILLIAN HICKLING PRESCOTT, “Historia de la conquista de México” , 438. or.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!