24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

64 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

las concedió el año de 519 estando en Barcelona, electo ya emperador, para ir a recibir las

primeras coronas, de partida” 83 .

Horrelako “akatsak” eta itxurazko kontraesanak ugariak dira kronika guztietan eta ulergarria

da esaterako Gómararen kasuan, gertaerak gertatu zirenetik hogei urte baino

gehiago igaro zirenean jasotzen zituelako berriak. Egia esan, Garayek antolatu zituen

lehenengo bidaiek ez zuten urte haietan egin ziren espedizio ugariek baino interes

gehiago sortu. Abenturaren zoritxarreko bukaeragatik bakarrik begiratu zuten atzera

kronikariek, espainolek Amerikako kolonizazioaren lehen urteetan bizi izan zuten

giza hondamendi handienetako batean bukatu zuten gertakari haien lehen urratsak

ahanzturatik berreskuratzeko. Garayek bidalitako ontzidiek kontinentea esploratu eta

urte batzuk geroago bilatu ziren erreferentziak eta, hortaz, kronikak zehaztugabeak

dira. Kroniken asmoa irakurlea gertaera batzuen ondorioaren aurrean jartzea baino

ez zen, eta aurretiko gertakariak zehatz-mehatz kontatzen ez badira ere, asmo harentzat

balio dute. Ortodoxoentzat jotzen diren iturriei dagokienez ere hartu behar

da hori kontuan, horien zehaztugabetasunek ikerketa zailtzen baitute eta zalantzez

estaltzen baitute; eta ez gara Gómara edo Angleríaz bezalako historialariez bakarrik ari

(Gómararen“Historia General de las Indias” argi eta garbi Hernán Cortésen aldekoa baita84

), Indietan inoiz egon ez zirenez eta beste batzuei entzundakoa idatzi zutenez eta

batzuetan egileen interesen eta onuren arabera faltsututa agertzen den dokumentazio

historikoaz beraz baino, batzuetan gertaera beraiei buruzko ikuspegi kontrajarriak

ematera iristen direlako, alde batetik Hernán Cortések eta bestetik, aurkakoek Garayi

buruz eman zituzten lekukotasunek erakusten dutenez.

Garayek ekin zituen esplorazioen ordena kronologiko egokia jartzeko, atzera egin beharra

dago, aurretiko gertaera batzuetara. Lehenago, Diego Velázquez de Cuellar Kubako gobernadoreak

Francisco Fernández de Córdova eta Juan de Grijalva kapitainak kontinentea

esploratzera bidali zituen 85 . Grijalva kapitainak, Yucatánera eta Cozumelera nabigatu

zuenak, urrezko lagin batzuk ekarri zituen eta Velázquezek Garayi eta Auxi bidali zizkion,

urre-adituak zirelako, laginak azter zitzaten eta horien kalitateari buruzko iritzia eman

ziezaioten. Urrearekin batera, Grijalvak maietatik erreskatatu zuen neska indiar bat bidali

zien.“La Jamaiquina”izena eman zioten, eta Yucatánen urre ugari aurkituko zutela esaten

zien. Kronikari batzuek, Garay espedizioak egitera urre horren berriak bultzatu zuela idatzi

zuten. Haatik, teoria hori geroko gertaerekin kontraesankorra da, zeren eta Garay, itsasontziak

Yucatánera (urrea omen zegoen lurraldea) bidali beharrean, La Floridarantz bidali

zituen (kontrako norabidean). Edonola ere, aipu hori oso baliagarria da Garay Mexikoko

Golkoa esploratzen hasi zen data zehazteko, hau da, Grijalva Yucatánetik itzuli ondoren,

hain zuzen ere, 1518. urtearen erdialdera.

83 LAS CASAS, FRAY BARTOLOMÉ DE, “Historia de las Indias”. III. liburukia, 430. or.

84 Lana Martín Cortési (lehenengo Valle markesaren semea) eskaini zitzaion, eta sarrera gisa, horren laudamena dago.

85 Diego Velazquez de Cuellar (1465-1524) Kubako gobernadorea izan zen 1511. urteaz geroztik eta Amerika kontinentera egin ziren lehenengo

espedizioak antolatu zituen, hala nola, Córdovarena, Grijalvarena, Alvaradorena eta Cortesena. Hain zuzen ere, Hernán Cortésen

esku utzi zuen espedizioak eta Cortésen traizioek Cuellarren bizitzako azken urteak markatu zituzten.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!