24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

58 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

V. KAPITULUA

Garayen lehenengo esplorazioak.

Kronika batzuen zehaztugabetasunak

Francisco de Garayen dirutzak, bere bizitzako ekintzarik garrantzitsuena izango zenari

ekiteko aukera eman zion: La Florida eta Yucatán artean kokatuta zeuden lurraldeak

aurkitu eta esploratzea. Juan Ponce de Leónek La Floridako kostalde gehiena

behatu zuen, eta Yucatán penintsularen ondoko lurrak Diego Velázquez gobernadorea

arakatzen ari zen. Espedizioen haien asmoa, lurralde berriak eta altxorrak aurkitzea

ez ezik, Atlantikoa Pazifi koarekin lotzeko igarobide bat (Balboak 1513an aurkitu

zuena) aurkitzea ere zen. Yucatán eta La Florida penintsulak Lehorraldearen zati

zirela eta kontinentearekin Mexikoko golkoaren muturretan lotzen zirela jakin izan

zuen lehenengoa izan zen Francisco de Garay. Berari edo, zentzu zorrotzean, berak

bidalitako pilotuei, zor zaie Mexikoko Golkoaren lehenengo mapa. Kronika klasikoen

arabera -Angleríarenak, Gómararenak eta Díaz del Castillorenak, besteak beste-, Garayek

esploratu zuen lehen aldiz kostalde handi hura, kolonia bat kokatzeko toki

aproposa bilatzeko asmoz. Hori dela eta, gerta liteke, eta horrela uste dute egungo

egile batzuek, antolatu zituen lehenengo esplorazioetan bera ez bidaiatzea, hain zuzen

ere berak asmatu eta fi nantzatu zituelako aipatzen delako. Kontua garrantzitsua

da eta gertaera haiek kontatzen dituzten pasarteak arretaz berrikusteak merezi du.

Pedro Mártir de Anglería, Indietako konkistaren lehenengo urteetako historialari garrantzitsuenetako

bat izan zen, baita berak kontatzen zituen gertaeren garaikidea ere.

Ameriketan inoiz egon ez bazen ere, gortean eta Indietako Kontseiluan zituen karguak

zirela eta, Espainiara Kontinente Berritik etortzen zirenengandik lehen eskuko berriak

biltzea gogoko zuen. Mexikoko Golkoa esploratzen ari zela jakin izan zuenean, hauxe

idatzi zuen:“Garay, después de explorar aquellas costas tras la muerte de Juan Ponce, dice

que ha averiguado que la Florida no es isla, sino que se halla unida por grandes vueltas a

esta tierra tenustiana. Navegando por aquellas costas llegó Garay a un río que con ancho

cauce desembocaba en el océano, y vio desde las naves numerosas villas cubiertas con

tejados de paja. Ambas orillas del río están en poder de un cacique llamado Pánuco, del

cual aquella región toma el nombre de Pánuca. Dicen que este obedece y paga tributo al

gran rey Moctezuma: no se tuvo oportunidad de tratar con él.” 77

77 ANGLERÍA, PEDRO MÁRTIR. “Décadas del Nuevo Mundo”, Madril, 1989. Bosgarren hamarkada. 294 eta 295. orr.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!