24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

SARRERA

Francisco de Garay (Sopuerta, 1475 ing. – Mexiko, 1523), 1493. urtean iritsi zen Ameriketara,

seguru asko, itsas armadaren itsasontzi kapitainean, Kristobal Kolonek egin

zuen bigarren bidaian, Almirantearen zerbitzura zeuden morroietako bat izan baitzen.

Ondorioz, lurralde haietan modu jarraituan kokatu ziren pertsonen lehen belaunaldikoa

izan zen, eta garaiko kronikariek, beren testuetan, beste bidaide batzuekin batera

(Alonso de Ojeda, Juan de la Cosa, Diego Velázquez edo Juan Ponce de León) nabarmendu

zuten. Modu ulertezinean, Francisco de Garay, garaiko bidaiari haien guztien

gainetik gailendu zena, gaur egun, pertsonaia ezezaguna da -ikertzaile adituentzat

izan ezik- eta historiografía modernoak Indietako konkistatzaileen artean bigarren

mailara baztertu du. Egoera hau are harrigarriagoa da oraindik, Garayen oroimena

Ipar Amerikan, Erdialdeko Amerikan eta Kariben gehiago gorde dela kontuan hartzen

badugu, zeren eta lurralde horietan oraindik baitiraute handik igaro zelako oroimena

bizirik mantentzen duten erreferentziek. Jaioterrian, berriz, inoiz (agian, inoiz edo behin)

ez zaio erreparatu, eta erabat ahaztu da Euskal Herriko txoko batean jaio zela.

Ez dago Francisco de Garay (gobernadorea, esploratzailea, militarra edo onibar-jabea)

aipatzen ez duen Amerikako aurkikuntzaren lehen urteetako kronikarik, eta Amerikako

historiako bi gertakari erabakigarritan parte hartu zuela azpimarratzen da beti:

Mexikoko Golkoaren (“Seno Mexicano”) esplorazioan eta Hernán Cortésen aurkako liskarrean

eta gerran. Erraz hilezkortuko zatekeen, Errege-erregina Katolikoek gobernatzeko

eman zioten lurralde mugagabeari eman zioten izenak (“Tierra de Garay”) iraun izan

balu; ikertzaile batek baino gehiagok, izen hori zor zaion pertsonaz gehiago ezagutzen

sakonduko zukeen. Hala ere, hainbat zoritxar zela eta, Garay historiaren bigarren txoko

batera baztertu zen, baina ez zuen merezi, zeren eta, objektibotasunez aztertzen badugu,

protagonista nagusienetako bat izatea merezi du, garai hartan Ameriketan gertatu

ziren gertaera gogoangarrietan protagonista bezala parte hartu zuelako.

Ezin da baztertu, ordea, besterik ezean, Garayek gainean zuen isiltasuna interesatua

izan zenik. Izan ere, bere heriotza eta hil baino lehenago egunetan gertatu ziren gertakari

haietako (Espainian ez ezik Europako gainerako herrialdeetako gorte guztietan

zirrara sortu zutenak) protagonista nagusienetako bat Hernán Cortés (del Valle markesa

izango zena) izan zen, zeren eta, Garay pozoitzeagatik eta aliatu indiarrak bere

kontra bultzatzeagatik jendaurrean salatu baitzuten. Baina gertakari haiek eta antzeko

beste salaketa batzuk ez ziren inoiz argitu, eta Cortesék berak desitxuratu egin zituen,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!