24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

52 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

berak eraikiarazi zuen gotorlekukoa, berekin urtean 20.000 marabediko soldata ekarri

zuena67 . Kargu hau, Santo Domingoko errejidore eta aguazil nagusi eta irla bereko Yáquimo

gotorlekuko alkate karguei gehitu zitzaien. Bizitzaren bukaerara arte izan zituen

kargu horiek Garayek, eta hil zenean, Antonio de Garay seme zaharrarentzat izan ziren.

Kargu horiek ikusita, aipatu beharra dago Francisco de Garayek bere ekintza guztiak

antolatzeko zuen gaitasun handia. Planifi katzaile nekaezina izan zen halabeharrez,

eta horren adierazgarri da, jarduera hobetu eta salgaien ekoizpena handitzearren, jarduera

hiriburutik irlaren beste aldera eramatea erabaki zuenean, planari ekin aurretik,

lanari ekin zioten abeletxe batzuk sortzeko nahiko zuhurra izan zela, eta, jendea tokiz

aldatu zenean, dena prest zegoela horiek hartzeko, ekoiztu gabe ezta urte bete ere

eman gabe. Jamaikako herritar guztiek etxeak harriz eraikitzea erabaki izana bere kemenaren

beste adierazgarri bat da.

Garayek bere zereginak egiten izan zituen jardunbide batzuk gogor kritikatu zituen Pedro

de Mazuelok, Jamaikako errege-altxorzainak, Garayekin desadostasunak izan baitzituen

68 . Bi gizonek erregeari mandatuen berri emateko idazten zizkioten gutunetan, batak

zein besteak elkarren arteko tirabirak argi adierazten zizkioten. Desakordio horiek,

agian, Garay Jamaikara iritsi zenean eta Mazuelok gotorlekua ez uztea erabaki zuenean

sortu ziren. Ondoren, Garayek erregeari iruzur egitea leporatu zion bere aurkakoari. Bi

gizonen arteko tentsioa hain handia zen, ezen behin, Garayek elizara eraman zuen eta

eskribau bat aurrean zegoela, erregeari zergatik iruzur egiten zion azaltzea eskatu zion,

eta segidan, aldarera eraman zuen, iraindu zuen eta muturreko batzuk eman zizkion69 .

Litekeena da bataren eta bestearen salaketek izateko arrazoia izatea. Urte batzuk geroago,

Garay hil ondoren, Pedro de Mazuelok denbora labur batez bete zituen Garayenak

izan ziren karguak, baina laster eraman zuten epaile baten aurrean errege-ogasuna

bidegabe erabiltzea eta horri iruzur egitea leporatu ziotelako.

Mazuelok Garayi egin zizkion salaketen artean, indiarrak gaizki tratatzea nabarmentzen

da 70 : “...el mucho daño y perdida que V.A. reçibio en la conpañia que se tomo con

Françisco de Garay. Y dize muy largamente el mal tratamiento que haze a los indios y la

poca justiçia que en aquella ysla ay. Y que el repartimiento se hizo muy mal, y estan muy

quexosos todos los vezinos de la ysla del y de la poca justiçia que les haze y de la mucha sobervia

que tiene, que es tanta que no osan yr a pedirle justiçia ni a cosa que les cunple” 71 .

Mazueloren salaketa horri, geroago frai Bartolomé de Las Casasena gehitu zitzaion,

berarentzat Garayek lur berriak konkistatzeko zuen asmoa “ir a despoblar” baino ez

zen, eta Garayen zoritxarreko bukaera, Jainkoagandiko zigorra 72 : “Francisco de Garay

67 A.G.I. PROVISTOS, CONTRATACIÓN,5787,N.1,L.1. “...alcaide y tenedor de la fortaleza que por nuestro mandado aveys fecho”. Bartzelona, 1519/VI/19.

68 Ikusi: Eranskina, 3. agiria.

69 A.G.I. PATRONATO,26,R.5.

70 Ibid. Garrantzi gutxiagoko beste zio bat, errege-kutxaren sarreren galera zekarrelako, Garayek haritzaren zura mozteko debekuaz ari zen.

71 Ibid.

72 Ez dugu ahaztu behar Garayek eta Las Casasek elkar ezagutu zutela (1520ko errege-zedula batek Las Casasen alde egiteko agindu zion

Garayi (Ikusi: Eranskina, 5. agiria), eta horregatik dira hain garrantzitsuak domingotarrak Garayi buruz zituen iritziak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!