24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

50 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

eta hilabete askoz elikatzeko elikagaiez hornituta joan behar izaten ziren esploratzaileen

armada txikiak -espainolek eta indiarrek osaturikoak-. Garayen proposamenak arazoa

konponduko zuen eta erregeari gogoz eta borondatez onartzeko aitzakia emango zion,

eta hurrengo urteetan erregea beti arituko zen kontratuaz estatu-arrazoi bezala:“como sabeys,

la prinçipal cabsa porque os mande yr a esa ysla, y se hizo el asyento con vos sobre ello

fue para que desde ay fuese muy probeydo y basteçida la dicha Castilla del Oro” 62 . Ondorioz,

Errege Katolikoak “irlako jendeztatzaile eta banatzaile” izendatu zuen Garay, bertan abeletxeak

eta etxaldeak koka zitzan, kolonoen artean banatzeko eta horiei indiarrak enkomiendan

emateko botereaz. Jamaikako alkate eta gobernadoreorde ere izendatu zuen 63 .

Garayen eta on Fernandoren arteko kontratua Garayentzat oso probetxugarria zenez,

laster azaldu ziren kontratuaren baldintzen kontrako iritziak, eta kontratua ezeztatzea

eta Garayek lortutako abantailaren bat kentzea gomendatu zioten erregeari. Errege

Katolikoak, ordea, erabaki harrigarria hartu zuen: Garayen esku utzi zuen kontratuaren

baldintzak bidezkoak ziren ala ez erabakitzea, eta bidezkoak ez baziren, horiek

zuzentzea. Erregearen erabaki hura ikusita, Fernandok iritzi ona zuen Garayi buruz, eta

Frai Bartolomé de las Casasek Garayez zuen iritzia, hots, “gizon zintzoa” zela, berresten

du. Erregeak Garayekin harremanetan jarri zen modua oso adierazgarria da: “porque

yo tengo por muy çierto lo que acá me dexisteis del deseo que teneys de me servir yo no

quise moderallo hasta primero ver vuestro pareçer de la moderaçión que se deva hazer

para que el asiento se haga como cumple a nuestro serviçio y no con daño vuestro, syno

que os contenteys con lo razonable pues os movysteis a ello por me servir” 64 .

Francisco de Garayek Jamaikan burutu zuen lana, aurreikuspen baikorren arabera gauzatu

zen. Errege-errentek gora egin zuten eta Lehorraldera egin ziren espedizioak jamaikarrek

egindako salgaiez, elikagaiez eta jantziez hornitu ziren. Arrakasta hura ikusita,

1519ko irailean (Fernando hilda zegoen), Espainiako koroak hiru urtez luzatu zuen

hasierako akordioa eta, bidez batez, Garayen zerbitzu bikainak aintzat hartu zituen

-“vuestra sufi çiençia e abilidad e los serviçios que nos aveis fecho”-, batez ere, Castilla del

Oro mantetzez hornitu izana 65 . Aldi berean, on Karlosek eta Juana erreginak, Jamaika

irlako kapitain, banatzaile eta jendeztatzaile karguetan berretsi zuten66 . Errege-erreginen

eta Garayen arteko baltzuak, emaitza bikainak zituenak, 1528. urtera arte iraun

zuen (Garay hil eta bost urte geroago).

Garayen dirutza etengabe handiagotzen zen. Tituluek eta alkatetzek ematen zizkioten

errentak zituen, Santo Domingon nahiz Jamaikan banaketak zituen, eta Jamaikan

azukrea ehotzeko bi makinen jabe zen. Juana erreginaren eta on Karlosen 1519ko ekaineko

errege-probisio batek, beste alkatetza bat eman zion; oraingoan, Sevilla la Nuevan

62 Ibid.

63 Jamaikako gobernadoreak Agustindar fraideak ziren.

64 Ikusi: Eranskina, 2. agiria.

65 Ikusi: Eranskina, 4. agiria.

66 AGI. INDIFERENTE,420,L8,125R-125V.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!