24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

48 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

“Jamaikako gobernadore eta banatzaile” titulua, Garayen ekimen pertsonalaren lorpena

izan zen, 1512an Espainian itzuli ondoren eman zitzaion entzunaldian erregeari proposatu

zion proposamenaren ondorio. Garayek lehen eskutik zekien elikagaien hornikuntza zela

irlen eta kontinentearen espedizioen arazo nagusia. Abereak hazten eta merkaturatzen

dirutza handia lortu zuen, baina lurren eta indiarren banaketa txiki geratu zitzaion eta

handitu nahi izan zuen. Asmo horrekin, Jamaikan jarri zituen begiak, irla osoa abeletxe

handia bilakatzeko: berak administratu eta ustiatuko zuen. Ondorioz, “jendeztatzaile” eta

“banatzaile” izendatzeko proposatu zion erregeari, hots, irla kolonizatzeaz eta lurrak eta

indiarrak banatzeaz arduratzeko izenda zezan. Halaber, gobernaketa emateko mesedea

eskatu zion, eta horren guztiaren truke, Garayek, Espainiatik edo Indietatik abiatuko ziren

espedizioak elikagaiez hornitzeko konpromisoa hartuko zuen. Egia esan, eskaera ez zen

neurrigabea, zeren eta, behar bezala egiten bazuen, geroko espedizioen hornikuntzaren

arazoa konponduko zuen. Baina Garayen atrebentzia haratago joan zen eta irlan zituzten

ondasunak -abeletxeak eta indiarrak- elkartzea proposatu zion erregeari, espedizioentzako

elikagaiak ekoizteko baltzua eratzeko,

irabaziak eta produktuen esportazioaren gaineko

zerga erdi bana banatzeko.

Garayek bere argudioak adierazteko azaldu

zuen kemenak harrituta utzi zuen Fernando

erregea, idatzi zizkion gutunen pasarte batzuetan

adierazi zen bezala: “...os tengo en

serviçio y asy creo yo que lo areys como dezis y

que por vuestra parte no abra falta alguna segund

la mucha gana (que) aca mostrastes de

nos servir en todo lo que pudiesedes” 61 .

Felipe Guamán Poma de Ayala-k egindako “Bisitari Nagusi”

baten marrazkia.

61 A.G.I. CONTRATACIÓN,5787,N.1,L.1,F1-3.

Garayen proposamenak, hasiera batean sei

urteko denboradirako ezarri zenak, ez zuen

ezkutatzen biek lortuko zuten irabazia, baina

ez zuen itxura aldatzeko beharrik, zeren eta,

aldi berean, erraz konponduko baitzuen kolonizazioaren

arazo logistiko nagusia. Horrela,

Mundu Berrira, elikagaiak erabat agortuta

iristen ziren itsasontziek hornigai ugari izango

zituzten; itzuliko zirenak eta geratuko zirenak

hornituko zituzten, batez ere, etengabe, irletarantz

edo kontinenterantz abiatzen ziren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!