24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

46 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

Hain zuzen ere, indiarren tratu txarrengatiko eta gobernaketa txarragatiko salaketak

zirela eta, Esquivelek Gaztelara itzuli behar izan zuen, salaketa horiei egoitza-epaiketa

batean erantzutera. Salbuetsi egin zuten. Handik gutxira hil zen, 1513. urtean.

Etenaldi labur batez, irlaren gobernaketa ez zitzaion inori esleitu. 1512ko abenduaren

Errege Zedula batek, Diego Koloni Jamaikara Juan de Esquivelen ordez (honek

errege-ofi zialei ekintzen berri ematen zien bitartean) pertsona bat bidaltzeko agindu

zion. Fernandez de Oviedo kronikariak, Diego Kolonek Esquivelen ordez Perea

izeneko pertsona bat bidali zuela eta, ondoren, Camargo izeneko Burgosko pertsona

bat bidali zuela idatzi zuen:“estando las cosas en este estado, fue a España Francisco

de Garay, alguacil mayor desta cibdad, e tomó çierto asiento con el rey Cathólico don

Fernando, de gloriosa memoria, para entender a medias en las granjerías e haçiendas

quel rey tenía en aquella isla; e Françisco de Garay puso los suyos, e mandó el rey al almirante

que le diese poder para que fuese allí su teniente, y el almirante se lo dio, asi por

lo mandar el rey como porque Françisco de Garay era muy su amigo e servidor y casado

con una parienta suya, y era de los antiguos pobladores e primeros que pasaron con el

almirante viejo, su padre, a estas partes (...). Este despacho se hizo en Valladolid, año de

mil e quinientos e treçe.” 58 .

Fernandez de Oviedo kronikariak Perea eta Camargo deitzen dien bitarteko gobernadoreak,

Cristóbal Pérez eta Diego de Camargo izan omen ziren, Garayen lagun minak

biak: lehenengoak Garayekin batera bidaiatu zuen eta Jamaikako aguazila izan

zen, eta bigarrena, Garayek berak geroago sortuko zuen itsas armada bateko kapitaina

izan zen.

Bestetik, aipatzeko modukoa da, Jamaikan sortu zen eliz antolaketa, zeren eta, biztanle

gutxi zegoenez, Santo Domingoko gotzaintzaren menpean baizik, Sevillako artxidiozesiaren

menpean zegoen abadia bat fundatu zen. Jamaika Garayen gobernaketapean

egon zen garaian, hiru abade egon ziren: Sancho de Matienzo, Andrés López de

Frías eta Luis de Figueroa. Garay hil zen urte berean, Pedro Mártir de Anglería kronikaria

izendatu zuten abade59 , eta hil arte (1526) izan zen abade.

Hura zen, gaingiroki, egoera, 1514ko maiatzaren 15ean, Francisco de Garay, botere

osoz inbestituta, Sevilla la Nuevako portuan“con su mujer y casa” lehorreratu zenean

eta errege-ogasunak bere gain hartu zituenean. Berarekin batera, urte haietan jarduera

aipagarria izan zuten beste pertsonaia batzuk iritsi ziren, hala nola, García de

Santiago klerikoa, jatorriz Alcocerekoa zena, hainbatetan indiarrak banatzeaz arduratuko

zena 60 .

58 OVIEDO, GONZALO FERNÁNDEZ DE. “Historia General y Natural de las Indias”, I. liburukia, 581. or. eta hurrengoa.

59 Pedro Mártir de Anglería, milandarra, 1455. urte inguruan jaio zena, 1488an iritsi zen Espainiara Tendilla kondearen babespean. 1492ko

urritik, Isabel Katolikoak gorteko nobleziaren heziketaz arduratzeko izendatu zuen. Bere ikasleen artean, Diego eta Hernando Kolon gazteak,

Kristobal Kolon almirantearen semeak izan ziren, eta almirantearen laguna izan zen. Liburu batzuk idatzi zituen, hala nola, “Décadas

del Nuevo Mundo”, Angleríak Amerikatik gortera iristen ziren berriak kontatzen zituen, garaiko pertsonaia batzuei idatziriko gutunetan.

Berri horiek, ahotsez nahiz idatziz, Ameriketako ekintzaren protagonista nagusiek jakinarazi zizkioten, esaterako, Kolonek, Encisok, Fernández

de Oviedok, Alaminosek, besteak beste. Halaber, Indietako Kontseiluko kide izan zen 1518. urteaz geroztik, eta kargu hori zela eta,

era askotako agiri izan zituen eskuragarri. Pedro Mártir de Anglería Granadan hil zen, 1526an.

60 1529an, Santo Domingoko epaileek (oidores) indiar-banatzaile jarduteko agindu zioten, Pedro de Mazuelo altxorzainarekin, baita tratu

ona izan zezaten eta zerbitzuen truke ordain ziezaieten arduratzeko ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!