24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

36 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

Kolon jaio ziren, 1510ean eta 1511n, hurrenez hurren. Gaur egun, etxe hori zutik dago

oraindik, eta Dominikar Errepublikako monumentu nagusienetako bat da, bisitariek

ikusi beharrekoa. 1502. urte inguruan eraiki zen, eta “la casa del cordón” bezala ezagutzen

da, sarrera nagusia markoztatzen duen frantziskotar sokagatik. Europarrek

harriz eraiki zuten Amerika kontinentean dirauen lehenengo eraikina izateko

pribilegioa du. Denboraldi batez, eraikin horretan Errege Auzitegia egon zen 38 . Inolako

zalantzarik gabe, Garay lurralde haietatik ibili zela argi adierazten duten lekuko

horietako bat da.

Diego Kolonek Santo Domingo irlako kargu publiko nagusiak bere senide eta adiskideen

artean banatu zituen, eta baztertu zituenak eta herritar gehienak kexatu egin

ziren; ondorioz, elkarren kontrako bi bando sortu ziren. Agiri batzuek bi fakzioen

gaizkoadura adierazi zuten. Esaterako, 1512. urtearen bukaeran, Antonio Serrano lizentziatuak,

garai hartan Santo Domingoko epailea zenak, Francisco de Garay -hiriko

prokuradore hautatu zutena- Espainiara ontziratzea galarazi nahi izan zuen, izendapena

behar bezala egin ez zela argudiatzen zuela. Gau hartan, gizon batzuk Serrano

bizi zen ostatuan sartu ziren eta bi zauri egin zizkioten, bat, lepoan eta beste bat, esku

batean (hiru atzamar kendu zizkioten) eta hanka egin ez balu, hil egingo zuketen: “ay

muchos yndiçios para creher que el almirante lo hizo” 39 . Garay, onuradunen taldekoa

zena, sari moduan, irlako aguazil nagusi izendatu zuten: kargu haren erakargarritasuna

errentan zetzan (marabedi milioia urtean) 40 .

Geroago Garay Jamaikara bizitzera joan bazen ere, beti izan zuen Española irlako Santo

Domingo hiribilduko auzotasuna, bertoko aguazil nagusia zelako.

Oso zaila da Garayek Santo Domingon izan zituen ondasunak kuantifi katzea, baina,

inolako zalantzarik gabe, ondasun ugari izan zituen, eta gaur egun horietako bat ezagutzeko

modukoa da. 1508. urtetik 1514. urtera bitartean, San Frantzisko monasterioa

eta eliza eraiki zitezen agindu zuen, eta berarentzat kapera nagusia gorde zuen, bertan

bere burua hobiratzeko. Eliza horren aurriek irlan diraute oraindik. Tamalez, hondamendi

natural baten ondorioz, Garayen kapera desagertu egin zen eta XVIII. mendean

haren ordez “Hirugarren Frantziskotar Ordenaren Kapera” izenekoa eraiki zen.

Garay hil ondorengo agirietan, bere ondasun batzuei eta irlan izan zituen jarduerei

buruzko erreferentzia batzuk aurkitu ditugu. Esaterako, 1527an, Kubako, Jamaikako

eta Santo Domingoko herritar batzuek errege-ogasunekin zituzten zorrei buruz egin

zen ikerketan argibide batzuk ematen dira. Epaileek entzun zuten lekukoetako batek,

Antonio del Águila izeneko gizon batek,“tenya muy buenos yndios e muy buena e gruesa

hazienda (...) en compañía de Françisco de Garay, e trayan mucha gente coxiendo oro en las

38 Fernández de Oviedok hau idatzi zuen:“el que primero fundó casa de piedra e al modo de España en esta Cibdad fue Francisco de Garay, e

después del frey Alonso del Viso, de la orden e caballería de Calatrava, e el tercero fue el piloto Roldán, en las Quatro Calles”. OVIEDO, GONZALO

FERNÁNDEZ DE. “Historia General y Natural de las Indias”, I. liburukia, 84. or.

39 A.G.I. PATRONATO,174,R.1. Informazio hau 1513ko otsailean iritsi zitzaion erregeari, Garay Espainian zegoenean.

40 Aguazil nagusiaren titulua 1510eko uztailaren 10ean eman zen. Diego Méndezek Kolonen laugarren bidaiaz egin zuen kontaketan (Navarretek

kopiatu zuena), Mendézek Diego Koloni aguazil kargua ez emateagatik egin zion kexa sartzen da. “Llegado su señoría a la cibdad

de Santo Domingo por gobernador tomó las varas y dio este ofi cio a Francisco de Garay, criado del señor adelantado, que lo sirviese por él. Esto

fue en diez días del mes de julio de mil quinientos diez años. Valía entonces el ofi cio a lo menos un cuento de renta”. NAVARRETE, MARTÍN FER-

NÁNDEZ DE. “Colección de los viages y descubrimientos que hicieron por mar los españoles desde fi nes del siglo XV”, 314. or. eta hurrengoak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!