24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

34 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

III . KAPITULUA

Ezkontza eta dirutza

itzelaren hasiera

1509. urtearen uztailean, La Española irlara Diego Kolon iritsi zen, gobernadore, erregeorde

eta Indietako Almirante tituluez jantzita 34 -Kristobal Kolonen seme zaharra eta

oinordeko izateagatik zegozkionak-, María de Toledo emaztearekin 35 eta Bartolomé

eta Diego osabekin (aurkitzailearen

anaiak eta Garayen ezagun zaharrak).

Gobernadore berriaren jarraigoan senide

batzuk ere iritsi ziren, hala nola,

Ana Muñiz Perestrello lehengusina

propioa, portugaldarra, Bartolomé Muñiz

de Perestrelloren (Felipa Muñiz de

Perestrello Kolonen emaztearen neba)

alaba. Geroago arituko gara berriro

Ana Muñizez, zeren eta bera Francisco

de Garayen emaztea izan baitzen.

Felipe Guamán Poma de Ayala kronista indiarraren irudia, non XVI.

mendaren azkenaldiko enkomendari espainiar bat irudikatzen den.

Diego Kolon Santo Domingoko gotorlekuan

kokatu zen aldi baterako,

bere tituluengatik zegokion egoitza

zela pentsatu zuelako, baina erdeinatu

zuten eta handik irtenarazi zuten,

Francisco de Tapia bertan koka zedin 36 ,

gotorlekuko alkate kargurako gaitu

baitzuten. Kolonek bere etxebizitza

eraikitzen zuen bitartean, Garayek

berean ostatu eman zion, eta Garayen

etxea, frai Bartolomé de Las Casasen

hitzetan honelakoa zen:“la más propincua

del desembarcadero sobre el

río” 37 . Etxe horretan Felipa eta María

34 Lehenegoz, Santo Domingo irlako gobernadore izan zen. Kargu horretan lehenago Francisco de Bobadilla, Nicolás de Ovando eta

Bartolomé Kolon (almirante nagusiaren anaia) egon ziren. Geroago, Espainiara itzuli zen, eta han bost urte eman zituen, aitaren oinordeko

bezala zegozkion tituluak eskatzeko. Santo Domingora almirante izendatuta itzuli zen, 1520an.

35 Leongo komendadore nagusiaren alaba eta Albako dukearen loba.

36 Gotorlekuko lehenengo alkatea Diego López de Salcedo izan zen. Honen ondoren, Francisco de Tapia eta Gonzalo Fernández de Oviedo

(artikulu honetan askotan aipatu dugun kronikaria) etorri ziren.

37 A.G.I. PATRONATO,252,R.23. 1513an Garayen etxean zegoen oraindik: “... casa de Francisco de Garay, que es en la mysma posada del

almyrante” (A.G.I. PATRONATO,174,R.1.)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!