24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

26 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

Frai Bartolomé de Las Casasek, “Historia de las Indias” liburuan, Garayi buruz ari denean,

“criado del Almirante primero” (almirante nagusiaren morroi) bezala aipatzen

du. Hots, Kolonek berak konfi antzazko pertsona-talde txikian parte hartzeko izendatu

zuen. Hori dela eta, litekeena da, 1494ko urtarrilaren 6an “La Isabela” eratu ondoren,

almirantearekin hiru karabeletan bidaiatzea, altxorren bila Antillak esploratzeko, eta

Jamaikako aurkitzaileetako bat izateko aukera izatea. Izan ere, Jamaika funtsezkoa

izan zen Garayen bizitzan eta betirako lotu zitzaion.

Kolonek esplorazio hura bukatutzat jo zuenean eta “La Isabela”ra itzuli zenean, arazo eta

salaketa larri batzuei aurre eman behar izan zien, esaterako, administratzaile penagarria

zela eta Errege-erregina katolikoek salaketak egia ziren egiaztatzeko bidali zuten Juan

de Aguado epaileari erantzun behar izan zion. Laster aurpegi eman zion epaileari eta

konponketarik ez omen zegoenez, Kolonek bere burua defendatzeko Espainiara itzultzea

erabaki zuen; agintea Bartolomé anaiaren esku utzi zuen eta adelantatu izendatu zuen,

eta anaiari laguntzeko, konfi antzazko pertsonak izendatu zituen, horien artean, Francisco

de Garay. 1496. urtea zen, eta ordurako, Indietan 400 espainol baino ez ziren geratzen;

gainerakoak hil egin ziren edo, itxaropena galduta, penintsulara itzuli egin ziren 21 .

Hain zuzen ere, Kolon Espainiara itzuli eta 1498. urtean Ameriketara berriro itzuli zen bitartean,

nolabaiteko entzutea izan zuen gertaera gertatu zen. Izan ere, bidaiari askok

idatzirik utzi zuten gertaera hura. Francisco de Garay eta Miguel Díaz de Aux izan ziren

gertaera haren protagonistak: kolonoak ziren biak, eta indigena batzuek gidatuta, irlako

hegoaldeko Bonaon, Hainako ibaiaren uretan urre-meatzeak aurkitzeko zortea izan zuten.

Eta zortea (Garayekin bere azken egunetan bakarrik zaputza izan zena) hain handia izan

zen, ezen urre-meatzea ez ezik, ordurarte inoiz ikusi ez zen tamainako urrezko pipita ere

aurkitu zuten. Ziotenez, ogi biribila baino handiagoa zen eta 3.700 urrezko pesotan balioztatu

zen. Aurkikuntza izugarri hark kristoren oihartzuna izan zuen: denboraldi batez jendaurrean

ikusgai jarri zen eta Bodadillako komendadoreak erregeari oparitzeko eskuratu

zuen. Frai Bartolomé de Las Casasek, pipita ikusteko aukera izan zuenak, hauxe idatzi zuen

hartaz:“fue cosa monstruosa en naturaleza, porque nunca otra joya tal, que la naturaleza

sola formase, vieron los vivos” 22 . Guztira100.000 castellanoko (Erdi Aroko urrezko moneta)

balioa zuen altxorreko beste pieza batzuekin ontziratu zen urrezko pipita. 30 itsasontziak

Santo Domingotik irten ziren, 1502ko uztailean, eta, zoritxarrez, ekaitz itzel baten ondorioz,

guztiak, zortzi izan ezik, hondoratu egin ziren eta altxorra betirako galdu zen.

Antonio de Herrerak, Indietako kronikari nagusiak ere, “Historia General” liburuan gertaera

hura idatzirik utzi zuen, bere ustez, Kolon Espainiara itzuli baino lehenago gertatu

bazen ere:

21 “Los estudios más recientes calculan que para fi nales de siglo habría una población blanca en torno a 400 españoles…”. VARELA, CONSUELO

y AGUIRRE, ISABEL, “La caída de Cristóbal Colón: el juicio de Bobadilla”, 34. or.

22 A.G.I. PATRONATO,252, R.23. Las Casasek honekin parekatu zuen:“una hogaza de Alcalá que hay en Sevilla, y de aquella hechura, que pesa

3 libras”.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!