24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

16 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

I. KAPITULUA

Garayen jatorria

Enkarterrietan jaiotako ezin konta ahala gizonek eta emakumek lortu dute aintzatespena,

duela urte gutxira arte, lurpetik ateratzen zen burdinaren kalitate bikainagatik

erreferentzia zen Bizkaiko ekialdeko muturreko eskualde txiki honen mugez haraindi.

Lurralde honen erdi-erdian, Sopuertako kontzejua edo udalbatza dago, eta bertan,

gune natural eta politikoa: Abellanedako Batzar Etxea. Garai batean, Enkarterrietako

ordezkariak bertan biltzen ziren Lege Zaharraren eta ohituren arabera eskualdeko bizitza

antolatzeko. Gaur egun Enkarterrietako Museo bilakatu da eraikina.

Eta udal enblematiko honetakoa zen, hain zuzen, Francisco de Garay, Aurkikuntzaren

lehenengo urteetako euskal esploratzaile gailena, Elkanorekin edo Legazpirekin alderatzen

badugu horiek baino gutxiago balio ez badu ere, gehienontzat ezezaguna dena.

Garayi buruz egin diren azterlan guztiak Garay abizenean oinarritu dira jatorriz Euskal

Herrikoa zela esateko. Esaterako, Sociedad Mexicana de Geografía y Estadística sozietatearen

aldizkarian (1947. urtekoa)“Francisco de Garay, el primer adelantado de la Nueva

España, en la gobernación del Pánuco” izeneko azterlana jaso zuen; hauek ziren hasierako

hitzak: “No se sabe dónde nació el adelantado Francisco de Garay, pero su apellido

denota un indudable origen vasco”. Izan ere, oinarririk gabeko asmakeri batzuk salbu9 ,

historialari gehienek Garay jatorriz Euskal Herrikoa zela onartu dute, sinesgarriro frogatzen

duten daturik eman gabe, ordea. Esate baterako, Juan José Alzugaray irundarrak

frai Bartolomé de Las Casasek idatzi zuena laburtzen zuten orrialde batzuk idatzi

zituen Garayi buruz10 . Lehenago, Fernando de la Quadra Salcedo abokatu eta historialariak,

egiarekin bat datorren erreferentzia labur-labur hau egin zuen: “Francisco

de Garay, colonizador entre el río Missisipi y El Colorado, natural de Arciniega” 11 . Revista

Hispano-americana aldizkarian (1881. urtekoa), Garaiko leinu-etxean jaio zela adierazi

zen, Sopuertakoa zen ala ez zehaztu gabe12 . Arrazoibide bera izan zuen Vilma Benzo

de Ferrerek,“Pasajeros a la Española 1492-1530” liburuan, eta beste egile batzuk ere.

Amaya Garritz Ruízek,“Los vascos en las regiones de México, siglos XVI a XX” bildumaren

bosgarren liburukian, hauxe idatzi zuen Garayez:“La información relativa a los antecedentes

familiares de Francisco de Garay es muy escasa. Quienes se han ocupado de la

historia del noroeste de Nueva España proporcionan datos de carácter muy general. En

el trabajo que de Garay hemos publicado en Navegantes, exploradores y misioneros en

9 “Hernán Cortés (Descubrimiento y conquista de México. Narración dramática en presencia de las obras de Lamartine, Chateaubriand, Solís,

etc.” liburuaren (Madrilen 1869an argitaratu zena) XLIX. kapitulua, Francisco de Garayen gezurrezko historiaz ari da: jatorriz Castuerakoa

izan zen eta Mendo de Garay (Flandesko tertzioetan! kapitaina izan zena) eta Luz de Armengol izan zituen aita eta ama. Datu horiek,

liburuaren gainerako edukiak bezala, ez du bururik ez hankarik.

10 ALZUGARAY, JUAN JOSÉ, “Vascos universales del siglo XVI”, 88. orrialdea eta hurrengoak.

11 QUADRA SALCEDO, FERNANDO DE LA (Xabier de Azcoitia). “¡Cavernícolas, cavernícolas!: defensa de la obra de los vascos”, VI. kapitulua.

12 “Francisco de Garay, que por sus notables servicios en la colonización de América (...) fue también, como su apellido manifi esta, natural

de las Provincias Vascongadas. Descendiente de la antigua casa y solar de Garay”. “REVISTA HISPANO-AMERICANA”, 1881. urtekoa, 116. or.

Bizkaiko beste toki batzuetan ere egon ziren Garay abizeneko orubeak eta dorreak: Gerrikaitz, Markina, Orduña, Amorebieta eta Mañaria,

ezagunena Sopuertakoa bada ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!