24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

162 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

Antonio de Garayen beste seme batzuk (ez dakigu zein harremanen fruitu), Francisco,

klerikoa, eta Fernando de Garay izan ziren.

Amador de Garay, Francisco de Garay eta Ana Muñiz senar-emazteen bigarren semea

izan zen. Agiri askotan, Amador de Lariz edo Larez bezala aipatzen dute.

Amadorri buruzko berri garrantzitsurik ez badugu ere, datu horrek digresio labur bat

egiteko aukera ematen digu.

Francisco de Garay Espainiara itzuli zen eta gortean Errege Katolikoarekin Jamaikako

kontuez ari zen garaian, Amador de Lariz delakoa ere zegoen bertan. Amador Indietarantz

abiatuko zen Kuba irlako kontulari bezala. Kargu hura oso garrantzitsua zen

eta abantaila hauek zituen berekin: 80.000 marabediko urteko soldata, 200 indiarreko

banaketa-agiria eta Española irlara 4 esklabo beltz igarotzeko baimena. Amador de

Larizek bazuen beste indiar-banaketa bat, 150 indiarrena, San Juan irlan, 1513ko urtarrilean

egindako zerbitzuengatik eman zitzaizkiona, hots, maila bikaineko pertsona

zen 197 . Lariz Fernandina irlako auzoko izan zen; Santiago portuan bizi izan zen eta han

harrizko etxeak omen zituen198 eta María de Garay -litekeena da Francisco de Garayen

arreba izatea, baina ez dugu datu hau egiaztetzen duen agiririk- emaztearekin bizi

izan zen. Dena dela, Francisco de Garayen semeetako bat Amador deitzeak susmo hori

egiaztatzen indartzen du.

Francisco de Garay eta Ana Muñiz senar-emazteen hirugarren alaba, Luisa de Garay,

Perun auzotu zen Antonio nebarekin eta hiriburuan, Liman -Erregeen hiria-, Francisco

Pizarroren eskuineko eskua eta lurralde hartako konkistatzaile gailenetako bat izan

zen Diego de Agüero kapitainarekin ezkondu zen. Senar-emazteengandik, Diego de

Agüero y Garay, seme bakarra, jaio zen, eta hau Beatriz Bravo de Lagunasekin ezkondu

zen eta ondorengo ugari utzi zuen Perun.

Garayen senide-zerrenda labur hau bukatzeko, beste pertsonaia bat aipatu beharra

dago: Sebastiango (Armenia) apezpiku eta Burgo de Osmako apezpiku laguntzaile izan

zen Antonio de Garay. Francisco de Garay adelantatuaren senidea izan zela egiaztatzerik

ez badago ere, datu guztiek horixe bera adierazten dute. Fraide frantziskotarra zen,

1480. urte inguruan jaio zen, eta Fernandina irlako auzokoa izan zen. 1531. urtean, irla

horretan amak, Catalina de Garayek, utzi zituen ondasunak beretzat eskatu zituen. 199

197 Gaur egun, Lares herria badago, Amador de Laresek bertan bere indiar-banaketa izan zuelako sortu zena eta Puerto Ricon kolonizazioaren

aurkako lehenengo matxinada bertan gertatu zelako ospetxua dena.

198 A.G.I. CONTRATACIÓN,570,N.2.

199 A.G.I. SANTO DOMINGO,1121,L.1,F.91V-92R.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!