24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

154 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

XX. KAPITULUA

Garayen jaraunspena. Jamaika

Francisco de Garay hil zenean, Jamaikan koroarekin elkartuta zituen etxaldeak ez ziren

berehala desagertu. Seme zaharrena, Antonio de Garay, ezin zen aitaren zereginez arduratu,

jakina, hamaika urte besterik ez zituelako. Baina aitak produktuak ustiatu eta

merkaturtzeko abiarazi zuen lan-sistemari esker, oraindik urte batzuk irauteko inertziak

jarraitu zuen. Administratzaile berrien -hala nola, Pedro de Mazuelo altxorzain

eztabaidatua187- kudeaketa kaskarra -eta ageriko lapurreta- zela eta, 1534. urtean baltzua

desegin zen.

Garay hil zela, Espainiatik Juan López de Torralba kontularia bidali zuten, baltzuaren

egoeraren berri eman zezan. Denboraldi batez, hain zuzen ere, 1526ko ekainetik 1531ko

urrira bitartean, etxaldeak enkantean saldu zirenean, Pedro de Mazuelok eta Torralbak

hartu zuten etxealdeen ardura, eta 1534. urtera arte ez zuten mozkinen berri eman, eta

urte horretan beste ikertzaile eta egoitza-epaile bat bidali zuten, Gil González de Ávila

lizentziatua. Ekainaren erdialdera arte -hil zenean- zatarkeria hura konpontzen jardun

zuen, isilpeko instrukzioa egin zuen eta morroiei lekukotza hartu zien, zeren eta ez liburuetatik

ez interesdunengandik ez baitzuen ezer garbirik ateratzen. Azkenik, erregeari

eta Garayen oinordekoei zor zitzaienaren balioa zehaztu zuen, erdi bana: 4.989 peso,

bi tomin eta urrezko bi gramo. Mazuelok eta Torralbak desegin edo saldu zituzten beste

ondasun batzuk, hala nola, 50 esklaboren salmenta, ez ziren zenbatu.

Antonio de Garayek hogei urte bete zituenean, auzitan sartu zen pertsona eta erakunde

batzuekin, gurasoen dirutzaren zati bat berreskuratzeko asmoz. 1530. urteaz geroztik

Hernando Cortésen aurka izan zen auzia arras adierazgarria da, Antonio de Garayen

tutorea eta bere ondasunen administratzailea izan baitzen: ondasunak bahituta

izatea eta bidegabeki erabiltzea leporatu zion, baita aita harrapatu eta horri lapurtzea

ere. Bigarren salaketa pertsona hauei ere leporatu zien: Pedro de Alvarado, Diego de

Ocampo, Andrés de Tapia, Diego de Soto eta Francisco de Las Casas 188 .

Ez dugu Garayen jaraunspenaren garrantzia ebaluatzen lagun diezaguken agiririk. Garayen

bukaera tristea kontatu zuten historialari batzuek, etxetik kanpo hil zela eta esplorazioaren

gastu itzelak zirela eta, oinordekoak pobre utzi zituela esaten dute. Baina

adierazpen hori eskuragarri dugun dokumentazioarekin alderatzen badugu, egia baino

187 1523an koroak Esteban de la Roca bidali zuen errege-probisio batekin, Pedro de Mazuelori argibideak eskatzeko, eta lanbiderik gabe

utzi zuen. Ondoren, Jamaika irlako gobernadoreorde izendatu zuten, hots, Garayek izan zuen kargu bera.

188 A.G.I. MEXICO,1088,L.1,F.205R-206R. Kuriosoa da auzi horietan amaren aipamenik ez egotea, eta pentsa dezakegu ama hilda zegoela

edo berriro ezkondu zela, zeren eta horrela ez balitz, normalena seme gazteen tutore bezala agertzea izango zatekeen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!