24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

144 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

XVIII. KAPITULUA

Garay ostean

Cortés, Garayek berekin zuen arriskua konpondu eta gero, askatasuna eman zion jendeari,

nahi zuena etxera itzul zedin eta nahi zuenak berarekin bat egin dezan. Gehienek

etxera itzultzea erabaki zuten. Juan de Grijalva Kuba irlara joan zen, bertan bere

etxaldea zuelako, Cortések oparitu zizkion urrezko 2.000 pesorekin.

Espainian Pánucon gertatutakoa ezagutu zenean, nahasmen handia egon zen; koroak

ere agertu zuen nolabaiteko zehaztugabetasuna, duda-mudatan, lurralde hartako

gobernadore Cortés izendatu behar zuen ala ez. Azkenik, erregea, Cortésen

goranahi ikaragarriaren beldur zenez, zuhurtzia nagusitu zen eta 1525ean, “río de

Pánuco e Vitoria Garayana” lurraldearen gobernaketa Nuño de Guzmani eman zion.

Luis Ponce de León egoitza-epaile izendatu zuten eta Cortési egindakoaren argibideak

eskatzeaz arduratuko zen, baina Mexikora iritsi bezain laster hil zen, capirotada

ezagunagatik pozoituta.

Cortésen beste etsai handia, Diego Velázquez, 1524ko ekainaren 11n hil zen, Kuban.

Garay eta Velázquez gabe, bidea erabat garbituta geratu zitzaion Cortési. Inork ez daki,

Garayek eta Velázquezek Cortési argibideak eskatzeko aukera izan balute Espainiako

justiziaren erantzuna zein izango zatekeen.

Antonio de Garayen eta Catalina Pizarroren hitzartutako ezkontzari dagokionez,

1530ean oraindik zegoen indarrean kontratua, egun haietan Hernan Cortések

idatzi zituen gutun batzuetatik ondorioztatzen denez. Hala ere, arazoak zeuden

Garayen ondorengo ahaideekin, zeren eta, 1530. urtean, Antonio de Garayek auzi

bat 178 jarri zion Cortési eta hurrengo urtean, Amador de Garayek, Francisco de Garayen

seme gazteenak, Cortés, berak nahi zuen tokira joateko libre uztera behartzen

zuen errege-zedula lortu zuen, Cortések bere etxean zuelako eta ez ziolako

etxetik irteteko baimenik ematen 179 . Eta 1533. urtean, Antonio de Garayek beste

errege-zedula bat lortu zuen, Nueva Españako Auzitegiko epaileek (oidores) aitak

hil zenean utzi zituen ondasunez (Cortések zituenak) berari zor zitzaiona eman

zezatela 180 . Azkenean, Cortésen testamentuan (1547an sinatua), Catalina Pizarro

-Catalina Pizarroren eta bere alaba- ezkongabe bezala aipatzen du; beraz, hitzartutako

ezkontza hura ez zen inoiz burutu.

178 A.G.I. MÉXICO,1088,L.1. F.205R-206R,

179 A.G.I. MÉXICO,1088,L.1Bis, F.139V.140R.

180 A.G.I. MÉXICO,1088.L.2,F.193V-194R. 1533. urtea. Lehenago beste errege-zedula bat eman zen zentzu berekin, 1531n (Ibid. L.1Bis,

F.140R.141R).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!