Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak
Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak
Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
138 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

XVII. KAPITULUA

Garayen Itsas Armadaren amaiera

Lehenago esan dugun bezala, Garay Mexikon zegoela, bere soldaduak agintaririk

gabe geratu ziren, eta horien artean liskarrak sortu ziren, agintea nork eskuratuko

zuen. Azkenik, Antonio de Garayen aukera nagusitu zen: hamaika urteko mutikoa zen

eta kapitainek, logikoki, ez zituzten bere erabakiak ontzat hartzen. Juan de Grijalvak,

Gonzalo de Figueroak, Alonso de Mendozak, Lorenzo de Ulloak, Juan de Medina “el

tuerto” izenekoak, Juan de Villak, Antonio de la Cerdak, Tabordak, eta beste batzuek,

talde txikiak antolatzen zituzten, elikagaien bila, herrixkak erasotzeko.

Anarkia armada etsiaz jabetu zen; bazirudien gizonek etsai-lurraldean zeudela ahaztu zutela,

eta arretei ez zieten batere jaramonik egiten. Hori zela eta, gutxien espero zutenean,

Huastecako indiar guztiek, Alvaradok aginduta, ustekabean eraso zieten. Soldaduek, indiar

herrixketatik sakabanatuta, ez zuten ustekabeko eraso batetik defendatzeko indar nahikorik,

eta eraso irmoan guztiak -Santisteban babestu zirenak salbu- arras sarraskitu zituzten 169 .

Askok Cortési leporatu zioten erasoa: Alvarado kapitaina bitartekoa zela eta bera,

bultzatzailea eta indiarrei Garayen gizonei eraso egiteko berariazko aginduak eman

zizkiela. Lekukotza batzuk erabat adierazgarriak direnez, ez da komentariorik gehitu

behar. Luis de Cárdenasek hau adierazi zuen: “Y ansi (Cortések) hizo capitán a Pedro

Alvarado de los çinquenta mil yndios cuando fue sobre Françisco de Garay y le mató los

trezientos xptianos en vna noche por mandado de Hernando Cortés”. 170

Antzeko idea adierazi zuen Hernando de Ceballosek: “...e trujeron al dicho Francisco de Garay

en son de preso a esta ciudad, de cuya causa, viendo los Españoles derramados, los Indios de la

dicha provincia se alzaron e mataron trescientos Españoles e más, de los que el dicho Francisco

de Garay consigo traía; lo cual el dicho Hernando Cortés e los sobredichos e todos los otros que

para ello le dieron favor e ayuda, cometieron gravísimos e atrocísimos delitos, e incurrieron en

pena de traidores, alevosos, tiranos, incendiarios, homicidas, salteadores, robadores e saqueadores,

e son por ello dinos e merecedores de muy graves penas criminales capitales...” 171 .

Juan Tiradok, kontatzen zituen gertaeretan egon zenak, hauxe adierazi zuen:“oyó dezir

a García del Pilar que dezían los indios de la dicha provincia que ellos avían muerto los dichos

españoles por mandado del dicho D. Fernando Cortés, e que esto lo dixeron faziendo

justiscia dellos Gonzalo de Sandoval por la dicha muerte de los dichos españoles” 172 .

169 Cortésen aburuz, Berriemate Gutunetan, Tamiquilen ehun espainol, oinezko eta zaldizko hil ziren, eta indiar jamaikar batek baino ez

zuen ihes egin (Diego de Guinea), mendietatik, eta berak kontatu zuen gauez ustekabean harrapatu zituztela.

170 A.G.I. PATRONATO,16,N.2,R.6.

171 RAMÍREZ, JOSÉ FERNÁNDEZ. “Colección de documentos para la Historia de México”. Mexiko, 1858. 443. or.

172 “Residencia a Hernando Cortés”, II. liburukia, 18. or.