24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

12 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

erabili dute Garay, zeren eta bera aipatzea saihestezina baita Ameriketan bizi izan zen

urteetan gertatu ziren gertakarien kontaketan.

Garayen nortasunari dagokionez, hainbat agiri aztertu ondoren, horietan ez dugu xehetasunik

aurkitu jokabide alderraia izan zuela uste izateko; aitzitik, asmo argia izan

zuen hasieratik: dirutza egitea. Asmo horren azken helburua, ordea, lehen begiratuan

dirudiena baino askoz korapilatsuagoa da, zeren eta Garayengan, dirutza, lortu ondoren,

beste anbizio batzuk lortzeko bitarteko bilakatu zen, eta, azken batez, anbizio horiek

oihartzun unibertsala eman zioten, hain zuzen, aberastasuna bezalako zera prosaikoa

inoiz emango liokeena. Garay Errenazimentuko gizona izan zen; arrakasta izan

zuen burgesa izan zen eta, garaiko inertziak bultzatuta, Joseph Pérezek garai hartako

gizarteko gizonaren eta pentsaeraren ereduaz eman zuen defi nizioarekin ezin hobeki

bat datorren zeregina bete zuen: “la mentalidad burguesa, podríamos defi nirla, no tanto

como la codicia o la búsqueda del provecho, que se dan en todos los tiempos y en todas

las sociedades, sino más bien como la búsqueda de un provecho siempre mayor, indefi -

nido, la búsqueda de rentabilidad, la acumulación de benefi cios que, en vez de gastarse

inútilmente, se invierten en empresas más importantes que pueden aportar un desarrollo

económico mayor y una mejor utilidad social” 5 . Defi nizio hau Garayekin hainbeste bat

dator ezen berarengan pentsatzen idatzi zela dirudien.

Beste helburu bat ere izan zuen -aurrekoa bezala, dirutza egiteko asmoarekin lotuta,

eta aurrekoaren osagarri izan zena-: esker ona eta entzutea bereganatzea. Euskal Herrian,

norberaren abizenarekin eta leinu-etxearekin lotuta zeuden kontzeptuak eta Garayen

kasuan, nabarmen jarri zen agerian, zeren eta, leinuaren abizenak mendeetan

zehar iraun zezan, gobernatzen zuen sekulako lurraldea“Tierra Garayana” izendatzeko

eskatu baitzuen (eta lortu egin zuen).

Azkenik, aurkikuntza berriak egitera bultzatu zuen abenturarako grina aipatuko dugu:

esaterako, Marco Poloren Cipangorako bide zuzena urratuko zuen lehorraldeko golko

edo itsasarte hipotetikoa aurkitzen saiatu zen. Dena den, ez litzateke arraroa izango,

garaiko ameslari nagusiaren morroi izanda, bere izaera Kolonenaren kutsua izatea.

Francisco de Garayen bizitzak itzalak eta alderdi txarrak ere izan zituen. Esandako lorpenek

ez lortu nahi izan zituen helburuek, ezta bere zoritxarreko bukaerak gugan sortzen

duen begikotasunak ere, ez digute ahaztarazi behar Indietako konkistatzaile nagusi eta

gailenetako bat izan zela eta, ondorioz, indiarrekin izan zuen jokaera kritikatzeko modukoa

dela. Urre-meategiak eta irabaziak izan zituen, eta horietako laneskua bere enkomiendapeko

indiarrak izan ziren; beraz, bere ikaragarrizko aberastasunaren oinarria

indiarren esplotazioa izan zela baiezta dezakegu. Oso deitoragarria izan zen Burgosen

5 PEREZ, JOSEPH. “La Sociedad española del Renacimiento”, artikulua, “La burguesía española en la edad moderna. Actas del congreso”

liburuan argitaratu zena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!