24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

132 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

XVI. KAPITULUA

Cortésekin, aurrez aurrez.

Garayen heriotza

Bernal Díez del Castillok Garayen eta Cortésen elkartzeaz duen bertsioa, pasarte batzuetan, iaia

irrimarra da, bataren eta besteren parodiagatik eta gorespenagatik. Hala ere, Garayen azken

egunetara hurbiltzeko balioko zaigu. Díez del Castillok kontatzen duenez, Garayek Pedro Cano

eta Juan Ochoa morroiak Cortésengana bidali zituen gutun batzuekin, Garay Cortésekin elkarrizketatu

baino lehen eman ziezazkioten. Gutun horietan, bere bidaiak eta lanak kontatzen

zizkion, eta bere ohorea eta egoera haren esku uzten zituen, eta bere laguntzarik gabe ezin

izango zuela bere ekintzari ekin aitortzen zuen. Cortések gutunak irakurtzean pena sentitu

zuela kontatzen du Díez del Castillok, eta Garayek Cortésen ofi zial gailenen artean lagun minak

zituenez -Pedro de Alvarado, Diego de Ocampo, Gonzalo de Sandoval eta frai Bartolomé de

Olmedo, “habían a Cortés suplicando por las cosas de Garay”-, Garayekin elkartzea onartu zuen

eta, gainera, bidean behar izango zuen oroz hornitzeko agindu zuen, eta Tecuzcon prestatuko

zen oturuntza batera gonbidatu zuen. Garay Mexikora iritsi zenean, izutut -“espantado”- geratu

zen hainbeste hiri ikustean eta, are gehiago, Mexiko hiri handia ikustean. Cortések bere

jauregietara eraman zuen eta zorigaitzak konpontzeko laguntza eskaini zion, baina Garayek

nahiago izan zuen Jamaikan izan zuen morroi baten -Alonso de Villanueva, lagun mina, Bernal

Díazen aburuz- etxean ostatu hartzea. Pentsatzen dugu Villanuevaren etxean Cortésen etxean

baino seguruago sentituko zela.

Mexikon Pánfi lo de Narváez ere bazegoen, eta aukeraz baliatu zen Garay bisitatzeko eta zorigaitzak

norbaiti kontatzeko. Bien solasaldia, Díaz del Castilloren luman, xelebrea, batez ere,

Cortés Oktaviorekin, Julio Zesarrekin eta Hanibalekin konparatzen deskribatzen dituenean.

Ezin dugu jakin uneren batean Garayek Cortések onustez jokatzen zuela pentsatu

zuen. Badakigu, ordea, Cortésengan Narváez askatzeko eskatzeko eragin nahikoa zuela

pentsatu zuela. Harrigarria izan zen, baina Cortések Garayen eskabidea onartu zuen

eta gainera, askatasuna ez ezik, urrezko bi mila peso eman zizkion Narváezi.

Laugarren egunean, frai Bartolomé de Olmedok esku hartu zuen, Garayen eta Cortésen

arteko adiskidetasuna tinkoa eta iraunkorra izan zedin, eta Cortésen alaba ez-legitimo

bat -Catalina Pizarro amaren abizena zuena- 159 Garayen premuarekin ezkontzeko pro-

159 A.G.I. PATRONATO,16,N.2,R.2. 1524. urtea. Cortés erregeari hainbat herri eskatu zizkion, hala nola, Chinanta: “Chinanta, que señale a

una hija por dote suyo y con esto la case con el hijo mayorazgo del adelantado Françisco de Garay”. Urte batzuk ondoren, Catalina Pizarro (1514

ing.) eskubide batzuk erreklamatuko zituen Chimán eta Caltepeque herrien gainean (en A.G.I. AUTOS FISCALES.MÉXICO,JUSTICIA,1019).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!