Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak
Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak
Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
126 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

Tenochtitlan-eko mapa. Mexiko, 1524. urtean egindakoa, non Amichel probintzia eta Pánuco ibaia lako lekuak agerten diren.

Alvaradoren defentsa-bidea, Cortésen aginduak bete baino ez zuela egin adieraztean

zetzan, eta Pánucora Garayen gizonek indiarrei kalte egin ez ziezaieten eta indiarrek

armak har ez zitzaten joan zela adierazi zuen, eta arrazoi horiek zirela eta atxilotu

zuela Gonzalo Dovalle kapitaina. Halaber, Garayen eta horren itsasontzien harrapatzearekin

zerikusirik ez zuela adierazi zuen, bera Mexikora itzuli zelako eta handik

Guatemala konkistatzera abiatu zelako 154 . Lekuko batzuk aurkeztu zituen bere zuribidea

berrets zezaten, baina hiruk bakarrik -Pedro González de Nájara, Gonzalo de

Alvarado eta Alonso de Ojeda- aitortu zuten gai horretaz eta lehenengoak nabarmen

utzi zuen, Alvaradok hauxe agindu zuela: “questoviesen en los dichos navios (Grijalvarenak)

e los toviesen por el dicho don Hernando” 155 .

Begien bistakoa dirudi pentsatzea, Alvarado Pánucon 50.000 indiarrek osaturiko armada

ikaragarri hartako buru bezala egotea nahiko hertsagarria izan zela Dovalle eta

Grijalva armarik erabili gabe amore eman zezaten.

154 Berdin. 77. or.

155 Berdin. 145 eta 146. orr.: “..no sabe este testigo si el dicho Gonzalo Dovalle e su gente fazian daño a los yndios pero que cree este testigo que

si fazian, porque si no les davan de comer e lo que pedian suelen los españoles tomallo e fazer daño a los yndios sobre ello”.

Pedro de Alvaradok, besteak beste, hauek aurkeztu zituen: Andres de Rodas, Rodaskoa, Juan Diaz klerikoa, Francisco de Berrio, Nuño Pinto,

Cristobal Flores, Francisco de Solis, Alvaro Lopez, Pedro Sanchez Farfan, Cristóbal Martin de Gamboa, Juan de Ortega, Francisco Martin Carpintero,

Pedro Gonzalez de Najara, txo, Gutierrez de Badajoz, Gonzalo Rodriguez Ocano, Alonso Peres, batxilerra, Hernan Carrillo, Francisco

de Terrazas, Garcia del Pilar, Diego Peres, Alonso de Ojeda, Geronimo de Aguilar, Gonzalo de Alvarado, Francisco Rodriguez, Gil Gonzales

de Benavides, Lazaro Lopes, Guillen de Lazo, Alonso de Mata, eskribaua.