24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

120 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

erregearen izenean, bere gizonen kontra jardungo zuelako amenazoa bota zion. Zer

esanik ez, Grijalvak ez zuen agindutakoa bete, baina mehatxuek eragina izan zuten bi

itsasontzietako maisuengan -Martín de San Juan gipuzkoarra eta Castromocho delako

bat-, eta alkateari beren itsasontziak eman zizkioten. Itsasontzi horietan joan zen, hain

zuzen, Vallejo Grijalvarengana, amore eman zezan eta gainerako itsasontziak portura

eraman zitzan, eta kanoikatzeko prest egon bazen ere, azkenean, amore eman zuen,

errekerimendua erregearen izenean egin zelako. Portuan sartu bezain laster atxilotu

zuten eta kargamentu guztia konfi skatu zuten 147 .

Azken kolpe honekin, Garay aurkariaren menpean geratu zen. Gómara kronikaria argi

adierazten du zer izan zen Garayentzat bere itsasontziak Cortésen eskuetan galtzea:

“se apoderó de los navíos; que fue desarmar y deshacer a Garay” 148 .

Seguraski, Cortésen kapitain nagusienen presioek eta mehatxuek zerikusi handia izan

zuten ontzidiaren galeran, Alvaradoren kontrako egoitza-epaiketako lekuko askoren

aburuz: “… sabe este testigo que tomaron todos los navios al dicho Garay, y lo que tenía

en ellos, pero que este testigo no sabe si por mandado del dicho Alvarado, pero que bien

crehe este testigo que el dicho Alvarado fue mucha parte, ansy para esto como para todo

el desbarato que el dicho adelantado Francisco de Garay recibió.” 149

Bien bitartean, Garay oraindik bere eskura zituen pieza urriak mugitzen saiatzen zen.

Kapitain leialenak lurraldea kontrolatzen saia zitezen bidali zituen. Zeregin horretan,

Gonzalo Docampo, hogei zaldizko gizonen buru, gogotsuena zen, lurrak mugituz eta

talaiak jarriz. Baina Garayek ekintzara igarotzeko saialdi bakoitzari, armada sakabanatua

modu ordenatuan zuzentzeko erabateko ezintasunak aurre egiten zion, soldadu

asko batere adorerik gabe zeudelako eta Cortésen armadara igarotzeko prest zeudelako.

Hori guztia zela eta, behin betiko porrota Garayek gutxien espero zuen moduan

iritsi zen. Egun batzuk lehenago, Mexikora Francisco de Las Casas eta Rodrigo de Paz

iritsi ziren enperadorearen probisioekin. Probisio horietan Cortési Nueva Españaren

eta ordura arte konkistatu zituen lurralde guztien gobernaketa ematen zitzaion. Mezulari

bat Cortésengana iritsi zen, Cortés Santiestebanetik hamar miliatara zegoenean,

eta berria eman zion. Une hartan, erabat garaitu zuela, nahierara jokatzeko bide librea

zuela eta Garayen espedizioaren etorkizuna epaitua zegoela jakin izan zuen.

Cortések berak ez zion Garayi buru eman beharrik; beraz, Mexikora itzuli zen eta gertaerei

beren bidea egiten utzi zien. Diego Docampo bere kapitaina Garayengana bidali

zuen errege-zedula erakusteko, eta Francisco de Orduña bere idazkaria, Alvaradori atxilotuak

askatzeko eta horiei armak itzultzeko eta horiekin maitekor eta lagunkoi egoteko

agindua emateko. Vallejori Juan de Grijalva askatzeko agindu zion, baita Garayekin elka-

147 Geroago, Ovandok Grijalva askatu zuen. 1526an hil zen Grijalva, Hondurasen, indiarren matxinada batean.

148 GÓMARA, FRANCISCO LÓPEZ. “Historia de la conquista de México”, CLIV. Kapitulua. Venezuela, 1979.

149 RAMÍREZ, JOSÉ FERNANDO. “Procesos de residencia instruidos contra Pedro de Alvarado”. Mexiko, 1847. 40 eta 41. orr. Bernardino

Vazquez de Tapiaren adierazpena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!