24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

118 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

XIV. KAPITULUA

Ontzidiaren galera

Indietako historialarien kontaketak nahiz hainbat agiritan jasotako lekukoen adierazpenak

bat datoz, gaingiroki, orain arte kontatu ditugun gertakarien garapenarekin. Hala

ere, jarraipena, Garayen armadaren sarraskiarekin eta Garayen beraren hilketarekin

bukatzen dena, desberdina da bertsioen arabera.

Bi argumentu-ildo aurkitzen ditugu, eta bien artean ezagunena, Cortések berak eta

bere laguntzaileek zabaldu zutena da. Bestea, Cortésen eta bere kapitainen kontrako

auzietako adierazpenetatik ateratzen da, batez ere, Diego Velázquezek, Luis

de Cardenasek, Hernando de Ceballosek eta beste agente publiko batzuek sustatutako

autoetatik. Lehenengo aukerak Cortésen ezein erantzukizun baztertzen du,

eta espedizioaren porrotaren errua indiarrei eta Garayi berari egozten dio eta, aldi

berean, Cortésen laguntzarik eza hainbat formalismorekin justifi katzen du. Bigarren

jarrerak, kontrako agertokia deskribatzen du: lehorreratu zirenetik, Pánucora iritsi

zirenean egoera gaizkiagotu zen, eta aldez aurretik Cortések eskualde hartara Santiesteban

fundatzeko helburuarekin eraman zituen gerrei leporatzen die, hiribildua

Garay lurralde hartan sartzea galarazteko gotorleku bilakatu baitzuten.

Bi jarreren artean, Pedro Mártir de Angleríaren jarrera aurkitzen dugu, zeren eta, berak,

era neutralean agertu baitzuen Garayen nahiz Cortésen gizonek -gehienak, armadetako

karguak edo erantzukizunak zituztenak- adierazitakoa 145 .

Agian, puntu honetan bakarrik jartzen dira ados: Garayek ontzidia nola galdu zuen.

Itsasontzi bi Iparraldeko ekaitz baten ondorioz hondaratu ziren eta Grijalva Santisteban

portuaren aurrean, Pánuco ibaiaren sarreran, agertu zen gainerako ontziekin eta

Garayen aginduen zain geratu zen 146 . Ontzidiarekin karabela bateko gizonak elkartu

ziren. Karabela horretan, DiegoVelázquezen lagunak eta morroiak eta Burgosko apezpikuaren

morroi batek -Yucatángo faktore kargua betetzen zuena- bidaiatzen zuten,

eta Cortések -agian, zuzen zegoen- bere kontra Diego Kolonek, Diego Velázquezek

eta Francisco de Garayek konfederazio bat eratu zutela pentsatu zuen. Grijalva egoera

hartan zegoela, hots, lurreko tropen berrien zain zegoela, Vallejoren errekerimendu

bat iritsi zitzaion hiribilduko portura hurbil zedin eta lurralde horiek jendeztatzeko

agindurik zuen erakuts zezan, eta horrela ez bazen, kortsariotzat hartuko zuela eta

145 Angleríak Garay eta bere espedizioak “Décadas del Nuevo Mundo” liburuaren bostgarren kapitulutik aipatzen baditu ere, zazpigarren

kapitulura arte ez du maizago komentatzen, Indietatik Garayen eta Cortésen tropen elkartzeari buruz iristen zaizkion berriekin

bat etorriz.

146 Grijalva Pánucora iritsi zenean, lau itsasontzi, karga eta guzti, arrezifetan eta hondar-piketan galdu zituela idatzi zuen Juan de

Castellanosek (CASTELLANOS, JUAN “Elegías de varones ilustres de Indias”. 79. or.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!