24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

10 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

hori sustatzen bazekien, eta bere abenturetan berarekin eramaten zituen, aberastasun

itzelak lortuko zituztelako promesekin. Hainbat historialarik bi protagonisten izaeren

eta jokabideen arteko desadostasun argia agerian jarri dute 3 .

Azken fi nean, Garayen eta Cortésen arteko borroka berekin ekarri zuen nortasunen

elkar-jotze itzela, bi generalen eta horien armaden arteko gerra baino askoz gehiago

izan zen; etorkizunean Amerikako konkista eta aurkikuntza gauzatuko zen modua

izan zen. Ondorioz, Cortésen garaipen ezeztaezina, geroago Espainiako errege-erreginek

berretsi zutena, beste handinahi batzuek (beti zori txarragoarekin) ezin konta ahal

aldiz imitatu nahi izan zuten matxinada eta traizio guztien erreferentzia balioduna,

jatorria eta eredua izan zen 4 .

Pertsonaia gailenekin izan zuen elkarrekintza historikoa alde batera utzita, badaude

Garayen oroimen historikoa berreskuratzea eskatzen duten beste arrazoi batzuk,

esandakoak baino sendoagoak, agian. Arrazoi guztien gainetik, esploratzaile eta konkistatzaile

bezala egindako lana nabarmentzen da: berak esploratu eta aurkitu zuen

Mexikoko Golkoa (“Seno Mexicano”), hots, egungo Alabama, Mississipi, Louisiana eta

Texas lurraldeen arteko kostaldea, eta berak egiaztatu zuen “El Yucatán” eta “La Florida”

ez zirela irlak, kontinentearen zati baino. Garayi Pánuco lurraldean herri egonkorrak

sortzeko lehenengo ahaleginak zor zaizio, baita Jamaikako lehenengo kokaleku

europar gehienak eta Jamaikako hegoaldeko hiri nagusiak ere. Guadalupe irla konkistatzeko

ahaleginak Garayenak ere izan ziren, azkenean sekulako porrota izan bazuen

ere. Hori gutxi balitz, Garayen karguek eta erantzukizunek, jardun zuen tokien

historiarentzat beharrezko erreferente bilakatu zuten; esaterako, Santo Domingoko

aguazil nagusia, Jamaikako gobernadoreordea, Jamaikako indiarren banatzailea eta

Pánucoko gobernadorea eta adelantatua (probintzia bateko buruzagi militar eta politikoa)

izan zen. Egiaz, garaikide gutxik zuten antzeko erreferentziarik. Esaten ari garen

bezala, benetan ulertezina da horrelako pertsonaia batek gaur egun aintzatespen

handiagorik ez izatea.

Litekeena da, Francisco de Garayek entzuterik izan ez zezan gehien lagundu duen arrazoietako

bat –lehenago adierazi dugunaz gain-, saiakera hau argitaratu arte, bere jaioterria

ez ezagutzea izan da, bere abizenagatik Euskal Herrian jaio zela uste izan bada

ere. Hori dela eta, garaiko aurkitzaile gehienek ez bezala, ez du inoiz beretzat jotzeko

tokirik, hots, bere burua eta ekintzak zabaltzeko tokirik izan. Normala denez, Garayen

bizitzako gorabeherak edesteko nahiko erakargararriak izan baziren ere, edonori gogoa

kentzeko modukoa da, pertsonaia baten biografi ari ekitean, horren jaioterria ezagutzen

ez dela aitortzea. Historialari askok, aldiz, bigarren mailako pertsonaia bezala

3 “Garay era más honesto; fi el a la corona y a Colón. Sus acciones se apegaban más al derecho romano y diferían de las sentencias dictatoriales

de Cortés, amo de engaños e intrigas”. VILLA ROIZ, CARLOS. “Gonzalo Guerrero, Memoria olvidada trauma de México”, 417. or.

4 Adibide bezala, esan dezakegu Cortések bere kapitainetako bat, Cristóbal de Olid, Ibueras (Mexikotik 400etik gora legoatara) konkistatzera

bidali zuela. Olidek, bere burua hain urrun ikustean, Cortésengandik ikasi zuen modu berean jokatu nahi izan zuen, hau

da, haren eskumena alde batera utziz; baina Cortések ez zuen onartu, eta Olidi aurka egin zion, errege-ofi zialen eta mexikar udalaren

agindua bete gabe.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!