24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

116 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

Garayen aldeko iheslari batzuek Vallejori kanpamentuan zentinelarik ez zegoela esanez

erasoa erraztu bazuten ere, ekitza horrek Garayen lañotasun sinestezina eta ahalmen

militar urria erakusten ditu, baldarki ustekabean harrapatu baitzuten.

Vallejok Garay haserrearen kexuei erantzun baino ez zuen egin, eta ez zukeen egingo,

Garayek, Docampo gutunekin bidali beharrean aginduekin eta errege-probisioekin bidali

balu, zeren eta, orduan, aginduak bete beharko baitzituzkeen. Eta gizonek koropean

zeuden herrixketan ez lapurtzeko eta arpilatzeko ohartarazi zion Garayi gainera. Halako

harrokeria erakutsi zuen, Santistebanera Cortések bidalitako lehenengo errefortzuak

iritsi berri zirelako. Denbora gutxi barru, armada boteretsua osatuko zuten: berrogeita

hamar zaldizko, ehun eskopetari eta baleztari, hainbat artilleria-pieza eta berrogeita hamar

mila indiar, Cortések konfi antzazko gizonaren, hots, Pedro de Alvarado kapitainaren

aginpean jarri zituenak. Cortés bera bidean zegoen, eskuetan zuen guztia utzi eta Pánucora

abiatu zelako, zalditik erortzeagatik beso bat hautsita bazuen ere.

Zalantzarik gabe, Cortések konfi antza osoa izan zuen Vallejorengan hiribilduaren

agintaritzan jartzea erabaki zuenean. Aspalditik ari ziren azpilanean eta Vallejok plan

haren arabera jokatu zuen. Horrela berresten digu Andrés de Monjarasek, Cortésen

kontrako egoitza-epaiketa batean lekuko bezala mintzatu zenean: “Fernando Cortés

avía enbiado a la provincia de Pánuco que no diesen los yndios bastimento ninguno al dicho

Francisco de Garay, e que un teniente suyo que se dezía Vallejo questava en la villa de

Santistevan del Puerto que se alzase con los vezinos de la dicha villa de manera quel dicho

Francisco de Garay no pudiese aver lengua dellos ni atraellos a sy” 144 .

144 Residencia a Hernando Cortés, II. liburukia, 57 eta 58. orr.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!