24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

114 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

XIII. KAPITULUA

Hondamendiaren atarikoa

Garayek, Santisteban hiribilduaren aurrean gelditu behar izan zuenez eta itsasontzien

berririk ez zuenez, hiribilduaren aurrean, Pánuco ibaiaren beste ertzean jarri zuen

kuartel nagusia. Berehala ingurua aztertzera talde batzuk bidali zituen, elikagaien bila

eta -Gómarak dioenez-, indiarrekin harremanak izateko. Horretarako, interprete batez

baliatu zen, bertakoei Garay lurralde horietako gobernadore bezala iritsi zela eta Cortések

egindako gerraren ondoriozko kalteengatik mendeku hartzeko prest zegoela jakinarazteko.

Cortés eta han utzi zituen gizonak handik botatzeko berarekin bat egitera

bultzatu zituen.

Mandatariak ere bidali zituen -Gonzalo Docampok zuzenduta-, Cortésen Santiestebango

tenientea zen Pedro de Vallejorekin elkarrizketa zitezen 141 , Garayi lurralde hartako

gobernaketa ematen zioten errege-probisioak erakuts ziezazkioten eta probisioak

ikusita, bere asmoa adieraz zezan.

Vallejok Cortési idatzi zion -Cortés Higueras lurmuturrerako espedizio bat prestatzen

ari zen-, zein jarrera izan behar zuen galdetzeko. Bien bitartean, konpromisorik hartu

gabe eta hitz onez, Docampo gainetik kendu zuen. Gómararen bertsioak argi agertzen

ditu Vallejoren jarrera eta benetako asmoak. Vallejo prestatzen ari zen traizioaren

sarrera moduan, hauxe idatzi zuen:“Garay envió a Gonzalo de Ocampo a saber qué voluntad

le tenían los de Cortés que estaban en Santisteban del Puerto. El cual volvió diciendo

que buena, y que podía ir allá; mas empero él se engañó o lo engañaron; y así engañó

a Garay, que se acercó a los contrarios más de lo que debiera…” 142 .

Izan ere, iruzurra laster agertu zen. Hornigairik ez zituenez, Garayek inguruko herrixketetan

banatu zituen gizonak, eta baterako indar bezala izan lezakeen eraginkortasuna

eta ahalmena galdu zituen eta bera baino indar gutxiago zuen aurkari baten menpe

geratu zen. Talde horietako bat, Nachapalan herrixkan kokatu zena, elikagairik ez zuenez,

indiarrei lapurtu zizkien. Aitzakia horrekin barkatzen du ekintza hau, behintzat,

Gómarak: “salieron los de Santisteban a escondidas, que sabían la tierra, y dieron en los

de caballo de Garay, que estaban en Nachapalan, pueblo muy grande, y prendieron al

capitán Albarado con otros cuarenta, por usurpadores de la tierra y ropa ajena. De lo cual

recibió Garay mucho daño y enojo.” 143 .

141 Litekeena da Pedro de Vallejo Angleríak Francisco de Garayen herrikidetzat hartu zuen horietako bat: “Garay se vio con dos paisanos

suyos de España, que habitaban allí…”. Horrela balitz, agian Vallejokoa zen (Menan, Bizkaiko Enkarterrien mugakide). Etxe hau

Muñatonesko Salazartarrekin ahaidetuta zeuden ezkontzez. Enkarterrietako beste leku batzuetan eta Barakaldon ere egon zen Vallejo

abizenaren etxea.

142 GÓMARA, FRANCISCO LÓPEZ, “Conquista de México”, 398. or.

143 Ibíd.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!