Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak
Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak
Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
112 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

Pánucora iritsi arte bidea nekeza izan bazen ere, askoz okerragoa zen oraindik begien

aurrean zuten errealitatea, animalien -“mosquitos, chinches y murciélagos”- ziztadez josita

-Garay udaldian lehorreratu zen, Camargo bezala-, eta, are okerrago, hornidurarik

gabe, Cortések herriak abandonarazi eta bizigaiak desagerrarazi zituen lurraldean 140 .

Cortések denbora nahikoa izan zuen Garayek aurkituko zuen agertokia arretaz prestatzeko.

Armiarma-sarea denbora asko lehenago ehundu zen, eta orain Garay leunki

eroriko zen. Bere aurrean, ibaiaren beste ertzean, Santisteban del Puerto hiribildua zegoen,

aurrera egitea galaraziz. Ezin zuten aurrera egin, ezta atzera egin ere eta, gutxi

balitz, Grijalvaren itsasontziak ez ziren inondik agertzen.

140 GÓMARA, FRANCISCO LÓPEZ, “Historia de la conquista de México”, CLIV.kapitulua: “...no hallaron qué comer a causa de las guerras pasadas

que tuvo allí Cortés, o como ellos pensaban, por haber alzado las vituallas los contrarios, que estaban a la otra parte del río”.