24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

108 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

nen ondorioak nekez eztabaida daitezke, eta egiaztatu besterik ez dago Angleríak

adierazten zituen 70 legoak ezin direla egotzi Soto de la Marina ibaiari, Pánucotik

32 legoatara baitago; Gómarak proposatzen zuen tarte bera: “…el río de Palmas cae

treinta leguas encima de Pánuco, hacia el norte” 136 .

Álvarez de Pinedak Río Grande ibaiaren ertzetan mugarri moduan utzi zuen froga

fi sikoa bat dator ondorio hauekin: bere izena eta Garayen izena inskribatuta zituen

harria -E. Chipmanek harriaz egin zuen argazkia erantsi dugu 77. orrialdean- 137 , harriaren

benetakotasuna eztabaidagarria bada ere. Dena den, adierazitakoa ikusita, litekeena

da Garayi zor izatea ibai horren lehenengo esplorazioa (1519. urtekoa) eta,

ziurtasunez, ibaiaren ibilguaren esplorazioa (1523. urtekoa). Ondorioz, eta kontrakoa

frogazen ez den bitartean, agerikoa da Garay izan zela Río Grande ibaira iritsi eta

hori esploratu zuen lehenengo europarra.

Garayek bergantin batekin eta ehun gizonekin bidali zuen Gonzalo Docampo ibaian

gora esplora zezan. Docampok hamabost legoa joan zen ibaian gora eta laugarren

egunean itzuli zen, lurraldea jendeztatzeko egokia ez zela eta, gainera, bertan ez zela

inor bizi adieraziz. Bildu egin ziren eta aho batez erabaki zuten Pánuco ibairantz abiatzea,

Mexikorantz, hots, Cortési aurre ematera.

Bernal Díazen aburuz, une horretan erabaki zuen Garayek “Garayana” izeneko hiribildua

fundatzea eta ez Kubatik irten aurretik -lehen adierazi dugun bezala-. Ondoren, bere soldaduak

adoretu zituen eta banderak babesik gabe utziko ez zituztelako zina hartu zien 138 .

Garayek arma-gizonak -400 oinezko eta 120 zaldizko inguru- lehorrerarazi zituen, beraiekin

lurrez aurrera egiteko, beraiekin beharrezko hornidura bakarrik zeramatela.

Itsasontzietan kostaldetik beraien atzetik joateko agindu zion Grijalvari, gizonak hornitzeko.

Litekeena da, erabaki horrekin lurraldea esploratu nahi izatea eta, egokia balitz,

kokalekuren bat sortzea; baina ezin izan zuten inoiz imajinatu aurrean zuten bidaia hain

nekeza izango zenik. Horrela, armada helmugara iritsi zenean, lur jota, egoera negargarrian

eta etsita zeuden.

Garayen soldaduak hiru egunez ibili ziren, kostaldetik urrundu gabe, lokaztien artean

arrastaka, ibai handi batera iritsi arte -Montealto izena jarri zioten- eta beraiek

egindako baltsetan eta abandonaturik aurkitu zituzten kanoa batzuetan zeharkatu

zuten. Ibaia igaro ondoren eta urmael handi bat inguratu eta gero, egun berean indigenek

abandonatu zuten herri batera iritsi ziren, eta han bizigaiak -artoa, oiloak eta

guaiabak- aurkitu zituzen. Chilako indiar batzuk, mexikarra ulertzen zutenak, harrapatu

zituzten eta opari batzuk eman ondoren, mezulari bidali zituzten inguruko he-

136 Ibid. 14. or.

137 Donald E. Chipmanek “Spanish Texas, 1519-1821” liburuan sartu duen argazkia (26.or.), Eleanor Galtek eman ziona.

138 “...acordó el Garay de tomar juramento a todos sus soldados que no le desampararían sus banderas, e que le obedecerían como a tal capitán

general, e nombró alcaldes y regidores y todo lo perteneciente a una villa; dijo que se había de nombrar la villa Garayana...” (CASTILLO,

BERNAL DÍAZ. “Verdadera Historia...”. 213. or.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!