24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

106 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

XII. KAPITULUA

Garayen lurraldean

Hegoaldeko ekaitz gogor bat, egun batzuk lehenago Zuazo lizentziaturen itsasontzia

hondoratu zuenaren antzekoa, sortu zen Garayen itsas armadaren gainean, eta ontzidien

norabidetik aldendu eta iparralderantz eraman zuen.

Pilotuek ez zuten haizeteak eraman zituen tokia zehazterik. Angleríak bidaide batzuen

lekukotzak bildu zituen, La Floridarantz, Pánuco ibaia baino txikiagoa zen ibai baterantz

eraman zituela ziotenak:“distante de este unas setenta leguas al Septentrión, adonde les

había transportado la fuerza de los vientos, hacia la tierra de la Florida, conocida tiempo ha.

El día veinticinco de Julio, en que España celebra la fi esta de su celestial protector Santiago,

arribaron a la desembocadura de aquel río; echaron las áncoras, encontraron palmas a la

orilla, y le llamaron el río de Las Palmas.” 131 . Ameriketako Estatu Batuetako Texas estatuko

tradizioaren arabera, Río Grande ibaira eraman zituen ekaitzak, eta“los Brazos de Santiago”

izeneko tokian (uztailaren 25ean, Santiago egunean) lehorreratu ziren.

Lehorreratzean egon ziren lekukoen adierazpenek, esaterako, Blas Pérez konkistatzailearenak,

Las Palmas ibaian lehorreratu zirela berresten dute. Hauxe, Blas Perezen adierazpena:

“...yo pase de los reinos de Castilla a la Nueba España el año de quinientos e veynte

e tres con el adelantado Francisco de Garay, que fue por gobernador e capitán general de

la probincia de Panuco, el qual desenbarcó en el río de Palmas, e de alli fuymos por la costa

hasta la villa de Santisteban...” 132 . Lekuko beraren adierazpenean badago beste datu bat,

hots, Las Palmas ibaian lehorreratu zirenetik Pánuco ibaira iritsi ziren arte, berrogeita

hamar edo hirurogei legoa ibili zituztela, hau da, Angleríak adierazitako tartearen antzekoa,

eta, jarraian ikusiko dugunez, kontuan hartu beharrekoa133 .

Arazoa honetan datza: Pánuco ibaiaren iparraldean -ekaitzik sortu ez balitz lehorreratuko

zatekeen tokia- behintzat bi ibai egon ziren “Río de las Palmas” izenarekin

-gaur egun, Mexikoko Soto de la Marina ibaia eta Texasko Río Grande edo Río Bravo-.

Gaur egungo historialari gehienen ustez, Garay lehenengo ibaian lehorreratu

zen. Beste historialari batzuek -gutxienek- Garay Río Grande ibaian lehorreratu zela

eta ibaia esploratzen lehena izan zela uste dute. Hau uste du, esaterako, Eugenio

del Hoyo ikertzaileak, gertaera sakon ikertu zuenak 134 eta, inolako zalantzarik gabe,

Garay Río Grande ibaian lehorreratu zela frogatu duela uste duenak 135 . Ikertzaile ho-

131 ANGLERÍA. “Décadas...”. 485. or.

132 A.G.I.PATRONATO,55,N.3,R.5. 1537. urtea. Méritos y servicios de Blas Pérez.

133 Ibid.

134 HOYO, EUGENIO DEL, “Historia del Nuevo Reino de León (1577-1723)”, Mexiko 2005.

135 Ibid. 13tik 24ra arteko orr.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!