24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

104 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

Kuban egindako etenaldi batean, gizon hauek gehitu zitzaizkien, besteak beste, Garayen

gizonei: Lorenzo de Ulloa, Juan de Medina “el Tuerto”, Juan de Ávila, Antonio de la

Cerda eta Taborda izeneko pertsona bat 129 . Gizon horiek Diego Velázquezen lagunak

eta senideak eta Cortésen etsaiak ziren. Hain zuzen ere, gizon horiek espedizioan egoteak

ez zuen batere lagundu Cortések Garayen kontra zuen aurretiko jarrera baretzen;

aitzitik, are gehiago piztu zuen. Cortésen kontrako egoitza-epaiketan aurkeztu zen

lekuko batek, Garay Jamaikatik abiatu baino lehen, Cortések laguntza eskainiz idatzi

ziola baina Kolonekin eta Velázquezekin konfederatu zela jakin izan zuenean Garayi

aurre egitea erabaki zuela adierazi zuen 130 .

Ekainaren 26an, gutxi gorabehera, itsas armada Kubatik abiatu zen, Zuazo lizentziatuak

bidaiatzen zuen itsasontzia hondoratu zela jakin gabe. Beraz, armez baliatu behar

ez zirelako itxaropen txikia zuten oraindik. Cortések, ordea, bazuen dena prest, Garay

eta bere gizonak lehorreratu bezain laster, berak eta aliatu indiarrek ahalik eta ongi

etorririk bortitzena eman ziezaieten.

Santo Domingo 1784 urtean. Juan Lopezen planua. B.N. (Madril)

129 GÓMARA, FRANCISCO LÓPEZ. “Historiadores primitivos de Indias”. Madril, 1858. Conquista de México. 308. or.

130 Zerbitzu eta merituei buruzko informazioen bitartez badakizkigu espedizioan parte hartu zutenen beste izen batzuk: Blas Pérez, Sancho

de Frías, Francisco de la Feria, Martín Aguado, Bernardino Nieto, Alonso Verdejo, Manuel de Cáceres, Andrés Núñez, Juan de Alcedo, Juan de

Medina, Juan de Villagrán, Ignacio de Bobadilla (Guatemalako konkistan Pedro de Alvaradoren kapitaina izango zena), Juan de Sámano, Manuel

de Cáceres, Juan Pérez de Ardón, Cristóbal Romero, Ángel de Villafañe, Gil de Benavides, Diego Alcalde, Alonso Gutiérrez, Cristóbal Martín

Camacho, Diego de Guinea, Francisco de Motrico, Alonso de Orduña, Juan de Ochoa, Martín de San Juan, eta Jacome Rolando, Francisco

Corzo eta Vicencio Corzo italiarrak. Gehienak bizirik irten ziren espediziotik. Emakumeren bat ere egon zen itsas armadan, behintzat, hori ondorioztatzen

da Juan Sánchez de la Ollaren lekukotzatik. Lekuko hori Juan de Ojedak egindako meritu eta zerbitzuen memorialean aurkeztu

zen, eta Ojeda Garayekin Panucon lehorreratu zirenen artean egon zela egiaztatu zuen, “Xrtobal Romero, vezino desta cibdad (de Guadalajara)

y a Ana Méndez, que vinieron en la dicha armada al descubrimiento de Pánuco...” pertsonei entzun zietenez. A.G.I.PATRONATO,61,N.1,R.3.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!