24.01.2013 Views

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

Francisco Garay - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

8 Francisco de Garay Lehenengo euskal exploratzaile gailena

kontratuzko harremanetik haratago zihoan, Garay Kolonen begikoa izan zelako eta Kolon

Garayi irakasteaz arduratu zelako eta, denboraz, une larri batean, hain zuzen Roldánen

matxinadan, notario izendatu zuelako. Geroago, harremana lagunarteko bilakatu

zen, Garay Ana Muñiz de Perestrello aurkitzailearen lobarekin ezkondu zenean Kolondarrekin

ahaidetu zenean. Garayen bizitzan erregea bera, Fernando Katolikoa, oso pertsona

garrantzisua izan zen. Izan ere, Jamaikan laborantzan eta abere-hazkuntzan jarduteko

abeletxe batzuk sortzeko elkartu zen erregearekin, Espainiatik Mundu Berrira iristen

ziren ontzidiak hornitzeko helburuz. Abeletxe horiei esker, Aurkikuntzaren ondorengo

urteetan sortu zen intendentzia-arazo larria konpondu zen. Elkarte hura oso eraginkorra

eta beharrezkoa izan zenez, erregearen oinordekoek Garay hil ondoren ere indarrean

mantendu zuten. Era berean, Garayek Miguel Díaz de Aux aragoiarrarekin (bera ere,

oroimen historikoak bidegabeki tratatu duena) izan zuen harremana azpimarratu beharra

dago. Aldi berean iritsi ziren biak Ameriketara eta, nork bere bidea hartu behar izan

bazuen ere, beti elkartu ziren, bien arteko merkataritza-ekintzak zirela eta. Oso bitxia

da biek ekindako ekintzetan antzematen dugun paralelismoa: Miguel Díazek, 1508an,

Ponce de Leónekin batera, San Juan de Puerto Rico konkistatzeari ekin zion, eta urte

batzuk geroxeago, Garayek espedizio bat antolatu zuen Guadalupe irla konkistatzeko;

bata Puerto Ricoko aguazil nagusia izan zen; bestea, Santo Domingokoa; Auxek herriak

eta hiribilduak fundatu zituen, hala nola, San Germán (Puerto Rico), eta Garayek ere batzuk

fundatu zituen, esaterako, Santiago de la Vega (gaur egun, Jamaikako Spanish Town)

edo Oristán (gaur egun, Jamaikako Bluefi elds). Garayen eta Auxen arteko harremanak

Ameriketara iritsi zirenetik, hil ziren arte iraun zuen. Dena den, Garayek inguruan izan

zituen pertsonaia guztien artean, Hernán Cortés nabarmendu beharra dago, bien arteko

liskarragatik eta, azken fi nean, Cortés izan zelako Garayen zoritxarraren eta heriotzaren

eragilea. Cortés, harrik gabeko goranahi itsuaren sinonimo, duelu desberdina izan zuen

Garayekin, hots, garaipeneranzko bidea ulertzeko bi modu desberdinen arteko istilua.

Garay negozio-gizona izan zen, merkatari bizkorra, ukitzen zuen oro diru bihurtzeko dohain

berezia zuena. Baina, aldi berean, Guadalupe irla konkistatzeko alferrikako ahaleginaz

eta geroago, Pánuco lurraldean izan zuen porrotaz erakutsiko zuen bezala, ez zuen

dohain militarrik, eta gainerakoak konbentzitzeko gaitasun ukaezina izan bazuen ere, ez

zuen, inolaz ere, Cortésen erakargarritasuna. Garayen buruzagitza-dohainak bere saltsan

zegoenean baino ez ziren agertzen; ustekabeko egoeretan, gaitasun hori gain behera

etortzen zen eta jendetza-buruzagien iruditik aldentzen zen. Aurkaria, Cortés, ausarta

eta adoretsua zen, eta Garay bezala, gizon azkarra zen, oportunista izateko jaioa. Baina,

Garay ez bezala, Cortések ez zuen eskrupulurik; bere helburuak lortzeak metodoak

(gezurra, saldukeria eta erailketa barne) justifi katzen zituen. Giza zuhurkeriak manipulatzeko

dohain berezia zuen; goranahiak bultzatzen zuen eta berarekin zeudenengan

salió...” – Indietako Agiritegi Nagusia (aurrerantzean, I.A.N.) PATRONATUA,12,N.2, R.1. 1512. urtea-. Terreros 1504an hil zen, Jamaikan,

Bartolomé Koloni Porrastarren kontra borrokatzen laguntzen ari zela.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!