11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Juan de Amesti Mendizabal

eta triglifoekin apainduta dago, zeintzuek erlaitz arkitektoniko baten itxura ematen dioten

(288., 289. eta 290. irud.).

Gueñeseko Andra Maria elizako barandaren madari bikoitzeko barroteen artean tartekatuta

dauden gustu frantziarreko irudi barrokoak nabarmendu behar ditugu (661. eta 662. irud.). Era

berean, baranda hau zurkaizteko barroteek kiribildura hutseko erremate bat dute, eta horrelakorik

duen kasu bakarra da Enkarterrin (663. irud.).

Bestalde, eliza hauetan koruko barandak kontserbatzen dira: Aldeacuevako (Karrantza)

San Bartolome (1.697. irud.), Balmasedako San Juan (1.377. irud.), Sodupeko San Bizente

(566. irud.), Sopuertako San Martin (474. irud.), Sopuertako Mercadillokoa eta Artzentaleseko

San Migel (1.405. irud.). Bakunena Karrantzakoa da, eta Sopuertakoa, berriz, korura

igotzeko eskaileraren baranda oso-osorik burdina forjatuz eginda duen bakarra da. Madari-balaustreak

ditu eta ertzetako angeluetan sekzio karratuko barroteak ditu, zizelkatze

geometrikoekin eta burdina forjatuzko bolekin errematatutak (468. eta 470. irud.).

Balmasedako Santa Klara komentuko korua ixten duen burdin hesia kasu bitxia da, izan ere,

2 metro inguruko altuera du eta, beraz, karela beharrean burdin hesia dela esan behar dugu.

Karratutxo biratuko barroteekin eginda dago, gotiko estilokoak (1.295. irud.).

Putzuak

Gordexolako Santa Isabel komentuan badago putzu bat (1.058. irud.). Oso bakuna eta nahiko

berria da, izan ere, karela apur bat lakarra da eta poleari eusteko armazoia karratutxoko hiru

barrotez osatuta dago. Barrote horiek pletina baten bidez batzen dira goiko partean. Multzo

honetan azpimarratzeko moduko dekorazio detaile bakarra hosto gutxi batzuk dira.

Askotariko objektuak

Enkarterriko elizetan liturgia-ekintzetan erabiltzeko forjaketako objektu gutxi kontserbatzen

dira.

Kantore bakar bat baino ez daukagu –Gueñeseko Andra Maria elizakoa (652. eta 655. irud.)–.

Kantore horren oinarria lau pletinaz osatuta zegoen. Oina barrote batek osatzen zuen, eta,

beste alde batetik, kantorea bera, S forman jarritako pletinaz osatuta zegoen. Hala ere, kantore

hau desmuntatuta iritsi da gure garaira, baina, jatorriz zuen egoera erakusteko marrazki bat

sartzea erabaki dugu.

Eliza horretan bertan ostia ontzi bakun bat da (645. eta 646. irud.), sutontziko kurriken antzekoa,

izan ere, karratutxoko bi barrotez eginda dago –biraketa-gunean batuta–, eta ertzetan

Forma Sakratuak zizelkatuta dituzten pletina bi ditu (643. eta 644. irud.).

La Mellako (Zalla) San Antonio ermitako zuzi-ontziarena ere beste kasu bakar bat da (782.

eta 783. irud.). Jatorriz, ermita argiztatzeko erabiltzen zen. Hiru pletinako oinarria, karratutxo

40

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!