11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

39

Forjaketa Artistikoa Bizkaiko Enkarterrin

lak ezkutatzeko. Era berean, hasierako balaustrea besteak baino arranditsuagoa da, madari

bikotzekoa da eta forjatuzko bola bat dauka erremate gisa (1.379. irud.). Aitzitik, Santa Klara

komentuko pulpituko eskailera ez da kontserbatzen.

Ziurrenik, pulpitu horiek polikromatuak izango ziren.

Zalantza izpirik gabe, Enkarterriko pulpituen arteko bakunena Aldeacuevako (Karrantza) elizakoa

da (1.709. irud.).

Eskailera bat dauka, harrizko mailen gainean bermatuta, eta ez dauka zango-babesik. Eskudela

oso-oso bakuna da eta barroteak madari-barroteak dira (1.708. irud.). Egia esan,

aipatzeko moduko barrote bakarra hasierakoa da, izan ere, orburu-barrotea da –egikera soilsoilekoa–

eta sekzio karratua dauka beheko partean (1.706. irud.). Horrez gain, oinarriari

eusteko barrotea oso bakuna da, eta daukan animazio bakarra bukaeran dituen kiribildura

batzuk dira (1.707. irud.).

Oro har, pulpituetako piezak balkoietakoen antzekoak dira.

Era berean, Javier de Ybarra y Bergeren “Monumentos de Vizcaya” liburuan Somorrostroko

San Juan elizan zegoen pulpituaren erreferentzia jasotzen da. Ybarrak argitaratutako argazkian

ikus litekeenez, baranda kalitate handikoa zen, madari bikoitzeko barroteekin, baita droseleko

dekoratibismoa ere.

Presbiterioaren eta habeartearen arteko banaketarako barandak.

Gure garaietara arte ez da bat bera ere heldu, baina Ybarra y Bergek Somorrostroko San Juan

elizako baten argazkia argitaratu zuen “Monumentos de Vizcaya” liburuan.

Koruko barandak

Baranda hauek korua ixten duten karel bat osatzen dute. Barroterik erabiliena madari-barrotea

da, baina, eskuarki, kalitate handiagoko barroteak ere tartekatzen dira. Era berean, ohikoa da

barandaren erdiko partean zurkaizteko barrote bat egotea, kulunkatu ez dadin. Eskudela barroteak

errematxatuta dituen pletinaren gainean jarritako pletina kurbatu batekin eginda dago.

Baranda guztiek 10 m inguruko luzera dute.

Enkarterriko koru-baranden arteko azpimarragarrienak Gordexolako Molinarreko San Juan

elizakoa (1.117. irud.) eta Somorrostroko San Juan elizakoa (287. irud.) dira. Lehenengoak

madari bikoitzeko barroteak ditu, eta tartean barrote berberean orburu irudiak, kopa irudiak

eta irudi salomondarrak dituzten balaustreak ditu (1.118. irud.). Eskudela egurrezkoa

da, baina letoizko bola bikainak ditu kalitaterik handieneko barroteekin lerrokatuta (1.120.

irud.). Bestalde, Somorrostroko San Juan elizako barandak hiru madari-balaustre ditu orburu-balaustreekin

tartekatuta. Orburu-balaustre horien beheko partea karratutxokoa da,

koska geometrikoz apaindutakoa (290. irud.). Azken horiek multzoaren kalitatea areagotzen

dute. Zalantzarik gabe, baranda honen eskudela Enkarterriko arranditsuena da; iltzeekin

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!