11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Juan de Amesti Mendizabal

Multzoa aberatsa da eta kontserbazio egoera bikainean dago. Horrez gain, kaperan erretaula

interesgarri bat ere badago.

Aldeacuevako (Karrantza) San Bartolome elizak bi burdin hesi ditu. Burdin hesi horiek,

tenplua bera bezala, Pedro Negrete y Sierra jaunaren testamentuzko jaraunsleek agindu zuten

XVIII. mendearen bukaeran (1.696., 1.698. eta 1.705. irud.). Bi burdin hesiak berdinak

dira eta babesten duten hutsunea ez dute guztiz ixten. Burdin hesietako bakoitzak bi gorputz

berdin ditu, baina behekoek sarrerako atea dute. Barrote gorputza madari bikoitzekoa da

(1.703. irud.), baina sarreraren markoa egiten dutenak sekzio karratukoak dira (1.704. irud.).

Gorputz bitzuk bi pletinaz banatuta daude, eta horien artean beste pletina bat dago, sugeaireko

eskemakoa (1.698. irud.). Moldura sinple batek errematatzen du burdin hesia goiko

partean (1.702. irud.).

Beste alde batetik, Gordexolako Santa Isabel komentuan bi burdin hesi paralelo daude, oso

handiak, eta eliza klausurako eremutik bereizten dute. Hesietako batek sare-egitura du (1.027.

irud.), besteak, berriz, madari bikoitzeko barroteak (1.028. irud.). Hesi batek zein besteak ate

bakun bat dute.

Gordexolako Molinarreko San Juan elizako sakristiako armairu blindatu bat babesten duen

burdin hesia azpimarratzeko modukoa da. Armairu hori kalizak eta bestelako objektu baliotsuak

gordetzeko erabiltzen zen (1.092. eta 1.095. irud.). Burdin hesiak bi orri ditu, eta itxitura

espainoleta eta sarraila bidezkoa da (1.097. irud.).

Armairuari dagokionez, horman sartuta dago, eta esan behar dugu bi orrikoa dela eta sarraila

eta guztiko espainoleta bidez ixten dela (1.100. irud.). Xaflazko estalkia margotuta dago,

XVIII. mendeko armairu frantziarren berezko moldurak eta tiraderak simulatuz (970. irud.).

Pulpituak

Enkarterriko elizetako pulpitu gutxi kontserbatzen dira. Oro har, pulpituek eskudel eta guztiko

eskailera bat eta oinarri zirkular bat izaten zituzten. Oinarriak, berriz, burdinazko barrotez

egindako karel batekin ixten ziren.

Gaur egunera arte hiru pulpitu iritsi dira: Santa Klara komentuko elizakoa eta San Juan elizakoa

–Balmasedan biak– eta Aldeacuevako (Karrantza) elizakoa.

Balmasedako pulpituek plataforma zirkularra dute, elkarren artean gurutzatutako pletinez

egindakoak eta ertzetan forma konkortuak dituzten orburu bikoitzeko barrotez bermatuak

(1.294. eta 1.378. irud.). Eskudela ixteko barroteak orburu bikoitzekoak dira eta goiko partean

eskudela eta behekoan xafla moztuko babesa dituzte. Babesak, berriz, marrazki errepikakor

bat du pletina-armazoia ezkutatzeko (1.294., 1.296., 1.379. eta 1.380. irud.).

San Juan elizako pulpituko eskailerak xaflazko mailak ditu, eta barandak madari-barroteak

eta eskudel bakun bat ditu eta plataformakoaren berdina den zango-babes bat, xaflazko mai-

38

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!