11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

37

Forjaketa Artistikoa Bizkaiko Enkarterrin

Burdin hesi honen kontserbazio egoera nahiko ona da, nahiz eta, aurrekoak bezala, atea

galduta duen.

Muskizko San Juan elizako bi burdin hesiak alderatuz gero, argi eta garbi dago San Klemente

kaperako burdin hesiak Salesko San Frantziskokoak baino diseinu hobea eta egikera

finagoa dituela.

Kapera horiek urre koloreko bi erretaula bikain zituzten, Barroko garaian egindakoak. Erretaula

horiek erre egin zituzten ankerki gerra zibilean. Hala ere, gaur egunera arte iraun dute

Villariasko markesaren marmolezko busto batek eta haren armarriak (San Klemente kaperan)

eta Burgoseko artzapezpikuaren armarriak (Salesko San Frantzisko kaperan).

Bestalde, Gordexolako Molinar auzoko San Juan elizak bataiategiaren parte bat estaltzen duen

burdin hesi bat du (1.101-1.116. irud.). Burdin hesia harrizko zokalo baten gainean dago.

Barrote gorputza hiru madariko barrotez osatuta dago (1.110. irud.), baina, ertzetako barroteek

eta erdiko batek irudi oso original eta zaila daukate zizelkatuta, izan ere, orburu irudiak

gogorarazten dizkiguten xehetasunak dituzte, beste batzuek kopak dakarzkigute gogora, etab.

(1.106. eta 1.107. irud.). Era berean, gailurreriari eusten dion egikera zaileko friso bat ere

badago, eta, bertan, era guztietako iltzeak eta bolutak agertzen dira (1.108. eta 1.114. irud.).

Friso horretan irudi nagusi bat dago, Jesus IHS anagramarekin (1.111. fig), eta alboetan S eskema

bi ditu (1.113. irud.) Ertzak Jaunaren Pasioarekin markoztatuta daude, hainbesterainoko

zehaztasunaz, ezen kurrikak eta mailuak benetakoak diruditen (1.110. irud.). Burdin hesi hau

Enkarterriko txikiena da, eta beharbada ez zen egin gaur egun dagoen lekuan jartzeko. Ondorio

horretara heldu gara barrote nagusia eta gailurreriaren erdiko irudia ez daudelako lerrokatuta

eta apur bat okertuta daudelako. Era berean, arkuaren kurbaduraren eraginez gailurreriaren

albo-irudietako bat ezabatu egin behar izan da (1.101. irud.).

Santecillako (Karrantza) Santa Zezilia elizak XVII. mende amaieran Juan Prieto de Ahedo

jaunak (t 1715) agindutako burdin hesi bat du. Burdin hesiak fundatzailearen kapera ixten

du, eta San Juan Bataiatzaileari eskainia dago (1.716. eta 1.718. irud.). Burdin hesiak

orburu-barroteen hiru gorputz ditu (1.721. eta 1.723. irud.). Behekoa harrizko zokalo baten

gainean bermatuta dago eta bi orriko atea dauka erdian. Ate nagusiaren aldamenetan

eta multzoaren ertzetan diametro handiko orburu bikoitzeko barroteak ditu. Barrote horiek,

erremate bezala, orri formako kapitelak dituzte. Tarteko gorputza aurrekoaren antzekoa da,

baina, jakina, ez dauka aterik.

Gorputz bitzuek frisoak dituzte, pletina lodiekin egindako moldura arkitektonikoekin eta lore

formako iltzeekin apainduta (1.724., 1.726. eta 1.727. irud.).

Azkenik, goiko gorputza erdizirkularra da eta kapera erabat ixten du, izan ere, arkuaren ahoan

sartuta dago (1.717. irud.). Multzo honek erradialki jarritako barroteak ditu. Barroteek forma

asko dituzte: orburu bikoitzekoak, salomondarrak eta zilindrikoak (azken biak izar baten irudiarekin

errematatuta) (1.720. eta 1.722. irud.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!