11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Juan de Amesti Mendizabal

rean, landare irudiak errematatzen dituzten loreen zentroak apaintzen dituzten zurtoin kiribilak

nabarmentzea ere komeni da (36. irud.). Elementu horiek eta orbelarenak Gordexolako

Oxirandoko burdin hesietako erremateetakoen berdinak dira (1.134. irud.). Zalantzarik gabe,

burdin hesi horrek eragin errenazentista du.

Kaperaren barruko partean erretaula plateresko bikain bat dago, zeinaren zutabeek burdin hesikoaren

ezaugarri berberak dituzten fusteak eta kapitelak dituen.

Burdin hesi horren kontserbazio egoera oso ona da; dena dela, gailurreriak badu narriaduraren

bat edo beste.

Era berean, Astillero del Puente (Muskiz) auzoko Somorrostroko San Juan elizako bi burdin

hesiak ere oso interesgarriak dira. 1745 eta 1750 artean egindakoak dira eta biek dute harrizko

basamentua, moldura zabalekin, burdin hesi gorputz bat eta gailurreria bat.

San Klemente kaperako burdin hesiak ez du kaperaren aho osoa estaltzen (292. irud.). Sarreraren

alboetan dauden barroteak, ertzetakoak eta erdikoak orburu bikoitzekoak dira, sekzio

karratukoak, zizelkatze geometrikoak dituzte beheko partean eta kapitel korintoar bakun bat,

orburu irudien berdinak diren bi orriz osatua (297. irud.).

Gailurreria moldura geometrikoko friso baten gainean bermatuta dago, eta erronbo eta lore

iltzeen apaindurak ditu (299. eta 300. irud.). Gailurrerian eskema kurbatuak eta flameroak dira

nagusi, eta orburu orri batekin errematatuta daude (301. irud.). Erdiko irudian xafla moztuko

ezkutu polikromatu bat da nagusi. Ezkutua Sebastian de la Quadra jaunarena da, Villariaseko

lehenengo markesarena. Bera izan zen tenpluaren sustatzailea bere lehengusuarekin batera,

hau da, Burgoseko artzapezpikuarekin batera (293., 294., 296. eta 298. irud.). Ezkutuaren polikromia

ez dator bat markesak elizaren alboan zuen jauregiko armarriko koloreekin.

Burdin hesi hori bikain eginda dagoela azpimarratu behar da, bai barruko partean, bai

kanpokoan.

Burdin hesi honen kontserbazio egoera nahiko ona da, urre koloreko pintura aztarnak ditu eta,

zoritxarrez, joan zen mendearen erdi inguruan atea galdu zuen.

Salesko San Frantziskoren kapera San Klementerenaren aurrean dago. Kapera honetako burdin

hesiak ere ez du erabat ixten eraikinaren ahoa (304. irud.). Barrote-gorputza madari bikoitzeko

balaustrez osatuta dago (310. irud.).

Sarrerako atearen eta burdin hesiaren ertzen aldamenean sekzio karratuko eta zizelkatutako

barroteak daude (310. irud.).

Burdin hesiak gailurreria bat du, zeina iltzez apaindutako friso molduratu baten gainean

bermatuta dagoen (313. irud.). Gailurreriako irudi nagusia ezkutu obalatuak (eklesiastikoen

berezkoa) eta La Quadratarren arma polikromatuek osatzen dute (305. eta 306. irud.). Patriarka-gurutzeak,

ezkutuak, borla handiek eta kapelloak –azken bi horiek errealismo izugarriz–

osatzen dute Pedro de La Quadra Burgoseko artzapezpikuaren irudi heraldikoa. Gailurreriaren

gainerako apaindura pletina lodiko irudi kurbatu soilez eginda dago (312. irud.).

36

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!