11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

35

Forjaketa Artistikoa Bizkaiko Enkarterrin

Portugaleteko Andra Maria elizan burdin hesi bat dago kanpoan, eta hesi horrek sakristiako

baoetako bat ixten du. Burdin hesi soil horrek barrote sendoak ditu –sekzio zilindrikokoak–,

eta lodiera handiko pletinak gurutzatzen dituzte. Adibide honen bakuntasuna eta, neurri batean,

arruntasuna gorabehera, deigarria da barroteen eta pletinen garapen bikaina (16. irud.).

Bestalde, Klaratarren Balmasedako komentua da, burdin hesiei dagokienez, ugaritasun handienekoa.

Hala, komentuetako ohiko burdin hesiak dauzkagu bertan, hau da, karratutxo trinkoko

barroteak dira, eta gurutzatzean sare itxi-itxia osatzen dute (1.278. irud.); beste burdin hesi

batzuetan madari-barroteak dira nagusi (1.287. irud.) eta, azkenik, burdin hesi bitxi bat ere

badago, sekzio karratuko barrotez osatua, izan ere, sekzioa murriztu egiten da ertzetarantz eta

karratutxo biratuz amaitzen dira (1.283. eta 1.284. irud.).

Zalantzarik gabe, Enkarterriko erlijio-eraikin guztiek dituzte kanpoko burdin hesiak, baina ez

dute inolako berritasunik eskaintzen orain arte esan dugunarekiko. Hala ere, Artzentaleseko

San Migel elizako burdin hesia aipatu behar da, bitxia delako, karratutxo biratuko eta gurutzatutako

barrotez egindakoa da eta (1.399. eta 1.400. irud.).

Barruko burdin hesiak

Enkarterriko eliza batzuetan kaperak ixteko barruko burdin hesiak daude. Zalantzarik gabe,

barruetako burdin hesiak forjaketa artistikoko piezarik garrantzitsuenak dira, bai tamainagatik,

bai kalitateagatik. Ziurtasun osoz, profesionaltasun handiko egileek egindakoak dira guztiak.

Seguruenik, hori izango da pieza horien garai artistiko bakoitzeko irudi artistikoen diseinuaren

purutasunerako arrazoia.

Portugaleteko Andra Maria elizako Santiago kaperako multzoa da onena eta zaharrena (21. eta

22. irud.). Burdin hesi hori 1569an datatuta dago, eta Guiot de Beaugrantek egin zuela uste da.

Polikromatua da eta frisoan azken jabearen izena –Sr. Gorostiza– eta azken zaharberritzearen

data (1895) agertzen dira. Burdin hesia hareharrizko zokalo batean dago bermatuta, ondo landutako

kartela eta guzti (31. irud.).

Barrote-gorputza orburu bikoitzeko barrotez osatuta dago. Atea zutabe biren artean dago,

eta beste bi zutabe daude ertzen aldamenean (28. irud.). Zutabeen beheko partea xafla bozelduz

estalita dago, zeinak aingeru guardakoak, maskarak eta kartelak dituen irudikatuta,

ugaritasun sentsazioa emateko jakinduria handiz konbinatuta (30., 32. eta 33. irud.). Zutabeen

fusteak ildokatuak dira eta kapitelak korintoarrak, xaflan bikain egindako orriekin eta

kiribildurekin (28. eta 29. irud.).

Kaperara sartzeko atearen gainean kartela bat (sustatzaileen ezkutu polikromatua hartzeko

beharbada) eta landare irudiak daude (37-39. irud.). Burdin hesiak gailurreria bat dauka gainean,

moldura arkitektoniko eta guztiko friso baten gainean bermatuta (25. irud.). Gailurrerian

flameroak (34. irud.), maskaroiak (27. irud.) eta orbel begetaleko irudiak (35. irud.) daude.

Santiagoren gurutzea da, gurutziltzatu batekin batera jarrita, irudi nagusia (26. irud.). Era be-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!