11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Juan de Amesti Mendizabal

Barruko ateak

Eliza barruetako ateak eraikin zibiletakoen antzekoak dira, eta panelatuak dira hauek ere [Zallako

Mella auzoko elizako sakristiako atea (777. irud.) eta Balmasedako Santa Klara komentuko

(1.301. irud.) eta Gordexolako Santa Isabel komentuko (1.044. irud.) ateak]. Hala

ere, badago salbuespen aipagarririk. Esate baterako, Artzentaleseko San Migel elizak sakristiarekin

komunikatzeko ate bat dauka erretaulan bertan (1.409. eta 1.410. irud.). Ate horrek

landare irudi barroko bat dauka tailatuta, oso errekargatua. Bestalde, Villapaterna Kondearen

Jauregiko (Karrantza) kaperaren sakristiako atea intxaurrondo-egurrezkoa da, eta diseinuaren

originaltasunagatik nabarmentzen da. Horrez gain, badu beste bitxitasun bat ere, hau da, bi

aldeetatik dagoela landuta (1.761. fig). Batak zein besteak hiruna bisagra dituzte, eta Karrantzakoak

maratila bikaina ere badu.

Ate batzuek eraikin zibiletakoen antzeko heldulekuak zituzten (1.313., 1.407. eta 1.751. irud.).

Atal honetan, diseinuaren originaltasunagatik, Gordexolako Santa Isabel komentuko gelaxkaateko

heldulekua azpimarratu behar da, izan ere, XVI. mendeko altzari batzuetako heldulekuen

oso antzekoa da (1.046. irud.).

Gordexolako Santa Isabel komentuko gelaxka-ateetako kisketen, bisagren eta sarraila-begien

formetan dagoen ugaritasuna azpimarratu behar da (1.036-1.057. irud.).

Beste pieza interesgarri bat Balmasedako Santa Klara komentuko bi orriko ate bateko sarraila

konkordun eta guztiko atalaga da (1.315. irud.).

Kanpoko burdin hesiak

Ez daukate aztertu berri ditugun eraikin zibilekiko berritasunik. Oro har, Enkarterriko erlijioeraikinetako

burdin hesiak ez dira eraikinen hormetatik kanpora irteten, baina forma ugaritasun

handiagoa dago. Horri dagokionez, Somorrostroko San Juan elizako burdin hesiak salbuespena

dira, izan ere, hegaldunak dira. Burdin hesi horiek madari bikoitzeko barroteak dituzte

eta gailur bat. Gailur horretako elementu nagusia gurutze bat da, lis-lore itxurako erremateekin

eta S formako bi eskema ditu alboetan (284-286. irud.).

Zalantzarik gabe, kanpoko burdin hesirik garrantzitsuena La Mellako San Antonio kapera ixten

duena da (770. eta 772. irud.). Multzo hori Antonio de Urrutia y Salazar jaunaren alargunak

agindu zuen 1700. urte inguruan, familiako panteoia izan zedin. La Mellako multzoak bertatik

nahiko gertu dagoen El Berronekoa (Burgos) dakarkigu gogora (1.930. irud.), izan ere, biek

dute jauregi barroko bat eta kapera erantsi bat, zeinak sarrera burdin hesi baten bidez duen.

La Mellako kaperako burdin hesiak madari bikoitzeko barroteak ditu, eta hiru gorputzek osatzen

dute; azkena erdizirkularra da eta bi kartela eta panela bat ditu (773. eta 775. irud.).

Ermita hori Urrutia Jauregiaren aurrez aurre dago, eta erretaula barroko bat dauka, San

Antonioren omenezkoa, baita Antonio de Urrutia jaunaren figura otoizlari bat ere, hareharriz

egindakoa.

34

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!