11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Erlijio-eraikinak.

Gurutzeak eta haize-orratzak.

33

Forjaketa Artistikoa Bizkaiko Enkarterrin

Enkarterriko elizek gurutzeak eta haize-orratzak zituzten. Hala ere, gure garaiotara arte pieza

horietako oso gutxi iritsi dira, hauetakoak: Balmasedako San Juan elizakoak (haize-orratza)

(1.375. irud.); Somorrostroko San Juan (bi haize-orratz) (283. irud.); Muskizko San Julian (gurutze

bat?) (228. irud.); Artzentalesko San Migel (haize-orratz bat) (1.395. irud.) eta Zallako

Mella ermitakoa (haize-orratz bat) (771. irud.).

Haize-orratzak oso sinpleak ziren. Bi pieza zituzten: erremateko gurutzea eta elementu birakaria.

Gurutzeek lis-loreko bukaerak zituzten, pieza birakariek, berriz, gezi forma zuten (La Mella

ermita) (771. irud.) edo lis-lore forma (Balmasedako San Juan) (1.375. irud.). Era berean,

Artzentaleseko San Migel elizako haize-orratzeko oilarra azpimarratzea merezi du, baldarragatik

(1.395. irud.). Herri izaerako irudi horrek tradizio handia dauka gure herrialdean, izan

ere, arabiarrek ere erabili izan zituzten beren meskitetan.

Enkarterriko gainerako haize-orratzek ehun urtetik gora dituzte.

Kanpoko ateak

Ateak eraikin zibiletakoen antzekoak dira (Gordexolako San Esteban eliza) (1.223. irud.),

baina, normalean, handiagoak izaten dira eta kasu batzuetan bi orri izaten dituzte, egurrezko

taila ugarirekin. Zentzu horretan, azpimarratzekoak dira Gordexolako Molinar auzoko San

Juan elizakoak (1.078. irud.).

Burdineria piezei dagokienez, arkitektura zibilekoen antzekoak direla onartu behar da.

Hala ere, komeni da Gueñeseko Andra Maria elizako (649. irud.) eta Gordexolako Molinarreko

San Juan elizako (1.079. irud.) iltzeak nabarmentzea, daukaten neurriagatik. Oro

har, pieza guztiak dira etxeetakoak baino handiagoak (Gueñeseko Andra Maria elizako

morroiloa (70 cm) (656. irud.); Gueñeseko Andra Maria elizako atalaga (2,08 m) (660.

irud.); Portugaleteko Andra Maria elizako bisagrak (105 m) (19. irud.), Irazagorriko San

Esteban elizakoak (1,32 m) (1.222. irud.), etab. Kisketen, sarraila-begien… trazatua ere

antzekoa da, baina Portugaleteko Andra Maria elizakoak nabarmendu egin behar dira,

gogorgarrien diseinuagatik (18. irud.). Bestalde, Gordexolako Molinarreko San Juan elizako

sarraila pieza bikaina da, hiru itxigailu dituelako. Lehenengo itxigailuari eragitean

bigarrenari bide ematen zaio, morroiloa askatzen baitu, eta, ondorioz, hirugarrenaren

sarraila-begia ikusi ahal da (1.080. irud.). Gogorgarriei dagokienez Artzentaleseko San

Migel elizakoak azpimarratu behar ditugu, izan ere, ez dute atea biltzen –kasu bakarra da

Enkarterriko burdingintzan– (1.402. irud.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!