11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

31

Forjaketa Artistikoa Bizkaiko Enkarterrin

Ate batzuk giltzaz ixten ziren. Kasuotan sarraila-begiaren marrazkia kanpoko ateen berdina

izaten zen, baina tamaina txikiagokoak (847. irud.). Gauza bera gertatzen zen giltzarekin ere

(848. irud.). Lanestosako Colina Jauregiko “paioaren” ateko sarraila-begiaren kalatuak azpimarragarriak

dira (1.828. irud.).

XIX. mendean kisketa desagertu egin zen ixteko pieza bezala eta maratila orokortu zen. Maratila

bazegoen XVIII. mendean ere. Mende horretakoak dira edertasun handiko maratila batzuk,

esate baterako, Muskizeko El Valle auzoko Alvarado Jauregikoak (193. irud.). Dena

dela, XIX. mendeko maratilak sinpleagoak ziren [Zubiete auzoko (Gordexola) Ubieta Jauregia

(964. irud.)].

Antzinako ate batzuek gutxi gorabehera 10 cm-ko tiragailuak zituzten, aldaba txikien itxurakoak.

XIX. mendean tiragailuak desagertu egin ziren. Pieza horiek altzari batzuetakoen oso

antzekoak dira, hala nola, “bargueñoetakoak”, era honetako burdineriak izaten zituzten eta

(825., 933., 1.123. eta 1.199. irud.). Gordexolako Oxirando Jauregiko ateetako baten –izaera

gotiko argikoa bera– tiragailuak azpimarratu behar dira (1.131. irud.).

Etxeko gela batzuek morroilo bidez itxitako bi orriko ateak zituzten. Morroiloak sarraila baten

bidez bermatzen ziren. Batzuk zizelkatuta zeuden (580. eta 660. irud.) eta beste batzuk zizelkatu

gabe (519. irud.). Sarrailak enbutituak izan zitezkeen, eta estalki bezala ezkutu lau bat izaten

zuten, “kutxetakoen” oso antzekoak (581. irud.) edo ezkutu konkortu bat, detxematarako

gotikoek zituztenen estilokoak (519. eta 1.661. irud.). Azkenik, Lanestosako Colina Jauregiko

morroiloak dauzka zizelkatu finenak, baina ez dauka sarrailarik (1.887. eta 1.888. irud.).

Leihoak

Bi orri zituzten leihoek, orokorrean, kontraleihoak izaten zituzten. Leihoak zein kontraleihoak

panelatuak izaten ziren. Biak zeuden bisagra birekin bermatuta. Leihoak espainoleta edo leiho-barra

bidez [San Pedro auzoko (Turtzioz) Tueros Jauregia (1.463. irud.), Callejo auzoko

(Karrantza) Portillo Jauregia (1.611. irud.)] edo kisketa bidez ixten ziren (Gordexolako Zubiete

auzoko Ubieta Jauregia) (943. irud.). Alde batetik, kontraleihoen itxitura maratila bidez

egiten zen (Gordexolako Oxirando Jauregia) (1.145. irud.); malguki eta guztiko maratila bidez

(Karrantzako Callejo auzoko Portillo Jauregia) (1.611. irud.) edo malguki gabekoekin [Artzentaleseko

Rebollar auzoko Llaguno Jauregia (1818)] (1.429. irud.); leiho-barra bidez [Turtziozeko

Tueros Jauregia (1.463. irud.)] edo kisketa bidez [Sodupeko San Vicente (Gueñes)

auzoko Salcedo de la Puente Jauregia (589. irud.)].

Kontraleiho batzuek gontzak izaten zituzten bisagrak beharrean, desmuntatu ahal izateko

(135. irud.).

Antzinako etxe batzuek leihoetan barruko ateen ezaugarri berbereko heldulekuak izaten

zituzten. Dena dela, helduleku horiek desagertu egin ziren XIX. mendean (926., 1.149.

eta 1.150. irud.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!