11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Juan de Amesti Mendizabal

Kasu honetan komeni da azpimarratzea, duten kalitateagatik, espainoletetako eskulekurik zaharrenen

zizelkatua (1.776. irud.). Kasu batzuetan, espainoletak eten egiten ziren altuera ertainean

balezta-torloju baten bidez [Colina Jauregia (1763) Lanestosan (1.872. irud.)]. XIX.

mendean ohikoak ziren espainoleta-eskulekuetan burdinurtuzko eskulekua jartzea. Burdina

xaflagarriz egiten ziren, eta eskulekura errematxatzen ziren (1.183. irud.). Hala ere, espainoletaren

atsedenlekuak burdina forjatuzkoa eta zizelkatua izaten jarraitu zuen [Irazagorria auzoko

(Gordexola) Allende Salazar Jauregia (1.182. irud.)]. Batzuetan, balkoiko ateen itxitura

txaramel bidezkoa izaten zen, atearen orrietako baten beheko eta goiko parteetan jarrita, eta

maratila bat, bi orriak batzeko [Colina Jauregia (1763) Lanestosan (1.854. irud.)]. Txaramelek

malguki bat izaten zuten beti, txaramelaren kisketa finko edukitzeko.

Atearen leihoak barruko kontraleiho bidez estaltzen ziren. Kontraleihoek bina bisagra izaten

zituzten ertzetan. Kontraleihoak ixteko hiru era zeuden: a) espainoleta bidez [Irazagorria

auzoko (Gordexola) Allende Salazar Jauregia (1.193. irud.)]; b) txaramel bidez (Oxirando

Dorrea) (1.139. irud.) eta c) malguki eta guztiko maratila bidez (Turtziozeko Loredo auzoko

etxea) (1.551. irud.) edo malguki gabeko maratila bidez [Lanestosako Colina Jauregia (1763)

(1.844. irud.)] eta d) morroilo bidez [Gordexolako Artekona Salazar Jauregia) (1.246. irud.).

Aipagarriak dira XVIII. mendeko Portillo jauregiko (El Callejo, Karrantza) malguki eta guztiko

maratilak, dituzten zizelkadurengatik eta ezkutu kalatuengatik (1.610. irud.).

Eskuarki, atalagak egoten ziren halkoi-ateen itxitura bermatzeko. Bi motatako atalagak zeuden:

batzuk kako finkokoak (1.854. irud.) eta besteak kako mugigarrikoak (141. irud.).

Kasu batzuetan, balkoiko ateak eta kontraleihoak gontzen bidez biratzen ziren, erraz desmuntatzea

ahalbidetzen zuten gontzen bidez [Irazagorria auzoko (Gordexola) Allende Salazar Jauregia

(1.193. irud.)].

Barruko ateak

XVII. eta XVIII. mendeetako barruko ateak panelatuak ziren, eta bi bisagra edo gontz, kisketa

eta, batzuetan, sarraila bat dituzte (198. eta 317. irud.). Aitzitik, XIX. mendeko ateak

oholeriazkoak ziren (951. fig) edo panelatu gutxi eta handikoak (410. irud.), maratila zuten

eta, batzuetan, sarraila. Kisketaren diseinua kanpoko ateetakoen antzekoa zen, eta gelaren garrantziaren

arabera aldatzen zen [Horretarako ikus Lanestosako Colina Jauregiko (1763) ateen

kisketak (1.861. eta 1.881. irud.)].

Kisketen funtzionamendurako hiru sistema mota zeuden. Gehienek sakagailua sakatuta funtzionatzen

zuten [Irazagorria auzoko (Gordexola) Allende Salazar Jauregia (1.189. eta 1.191.

irud.)]. Beste batzuetan sakagailuak bere ardatzean egiten zuen bira, tiragailuaren goiko partean

[Lanestosako Colina Jauregia (1763) (1.864. eta 1.865. irud.)]. Azkenik, palanka bat biratuta

funtzionatzen zuten kisketak ere bazeuden; palanka hori tiragailuaren beheko partean

egoten zen, eta sakagailua geldi egoten zen [San Pedro auzoko (Turtzioz) Tueros Jauregia

(1.458. irud.)]. Dena dela, aukeretako lehenengoa zen erabiliena.

30

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!