11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

29

Forjaketa Artistikoa Bizkaiko Enkarterrin

gainean jartzen zituzten [Balmasedako Markesaren Plazako etxea (1.342. irud.) eta San Diez

auzoko (Turtzioz) etxea (1.518. irud.)].

Beste aldaba batzuk iltze baten bidez eutsita daude [Manzaneda de Biañeseko (Karrantza)

Angulo Jauregia (1.623. irud.) eta XVIII. mendeko Muskizeko jauregia (274. irud.)]

Aldabak ingude txiki bat jotzen zuen, ingude hori, eskuarki, pieza soil bat izaten zen. Zentzu

horretan, Karrantzako Lanzas Agudas auzoko etxe bateko (1850) aldaba bat azpimarratu behar

da, diseinuaren bakuntasunagatik (1.796. irud.). Horrez gain, ingude horiek xafla moztuko

ezkutu baten gainean egoten ziren [El Valle auzoko (Muskiz) Treto Jauregia (175. irud.) eta

Soscaño auzoko (Karrantza) etxea (1.687. irud.)].

Aldaba batzuen biraketa ezkutatuta dago, lore itxurako xafla moztuen bidez [Mercadillo auzoko

(Sopuerta) Ospitale Etxea (327. irud.) eta Sendeja Oinetxea (1747) El Valle auzoan

(Muskiz) (157. irud.)]

Bestalde, Muskizko González Jauregiko (1726) aldabak, XX. mendearen hasieran tokiko tradizioak

gordetzeko zegoen errespetu sutsuaren eraginez, hogeiko hamarkadan higiezinaren

jatorrizko eraikuntza sasoian nagusi ziren formen arabera egin zituzten (1.920. irud.). Ildo

berean, XX. mendearen erdi inguruan, Gordexolako Madaria Jauregiko aldaba egin zen, orburu

bikoitzeko barrote batekin (1.000. irud.). Aldaba horrek 1800eko formak gorde zituen,

eta Portugaleteko Victor Txabarri kaleko 14. zenbakiko etxekoaren berdina da (2. irud.). Era

berean, Trapagan oraintsu berritu duten etxe bateko aldaba XIX. mendearen hasierako estiloan

egin dute eta, beraz, bat dator etxea eraiki zen sasoian nagusi ziren formekin (1.925. irud.).

Balkoietako ateak

Balkoietako ateak bi orrikoak ziren beti eta, barruko ateak bezala, panelatuak izaten ziren

(526. irud.). Goiko erdia neurri batean libre egoten zen, ez zeukan kristalik eta kontraleiho

panelatu bat izaten zuen hutsuneak estaltzeko. Jakina, goiko partean eremu trinko bat egoten

zen, panelatuekin.

Balkoiko ateko orri bakoitzak biratzeko hiru bisagra izaten zituen. Ertzetako bisagrak luzeak

izaten ziren, tartekoa, berriz, txikiagoa, bertan zegoelako leihoaren hutsunea [Gordexolako

Oxirando Dorrea (1.157. irud.) eta Sopuertako Urioste etxea (414. irud.)]. Salbuespen legez,

balkoi batzuetako ateek bi bisagra baino ez zituzten izaten [Zubiete auzoko (Gordexola) Ubieta

Jauregia (956. irud.)]. Tarteko bisagren diseinuak, oso degeneratuta bada ere, igelen atzeko

hankak dakarzkigu gogora, eta, horregatik, igel-hanka bisagrak esaten zaie [El Valle auzoko

(Muskiz) Alvarado Jauregia (204. irud.)].

XVIII. mendearen amaieran eta XIX.aren hasieran halkoi-ate batzuetan gustu frantziarreko

forma biribilak sartu ziren [San Julian auzoko (Muskiz) 15. zenbakiko jauregia (248. irud.)]

Ateak espainoleta baten bidez ixten ziren (Artzentaleseko Llaguno Jauregia) (1.428. irud.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!