11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Juan de Amesti Mendizabal

Oro har, XIX. mendean zehar kisketen ordez maratilak sartu ziren. Maratilek ezkutu sinple bat

eta palanka dituzte [La Cuesta auzoko (Zierbena) 24. etxea (64. irud.)]. Maratilaren palanka

errematxatuta dago eta biratuta funtzionatzen du, ez kisketek sakatuta.

Aldabak

Enkarterriko etxe guztietako ateek zuten aldaba. XVII. eta XVIII. mendeak eta XIX.aren parte

handi bat aldaba forjatuen goren unea izan ziren. Gero, burdinurtuzko aldabak orokortu ziren,

burdinazkoak zein letoizkoak. Emakume eskuaren forma izaten zuten (1.919. irud.).

XVIII. mendean txakur itxurako aldabak izan ziren klasikoak. Italiako errenazentistak gogora

dakarzkiguten mailuko horiek S forma zuten eta ertzetan isatsa eta burua izaten zituzten.

Burua izaten zen atea kolpatzen zuen partea [Manzaneda de Biañeseko (Karrantza) Angulo

Jauregia (1.624. irud.) eta Sendeja Oinetxea (1747) El Valle auzoan (Muskiz) (155. irud.)].

Hain zuzen ere, haran horretan eredu horretako hainbat ale ditugu (92., 233. eta 241. irud.).

Aldabek begiak, belarriak, sudurra eta ahoa izaten zituzten zizelkatuta eta, batzuetan, saihetsak,

iduna eta gizonezkoen atributuak. Lehen ere aipatu dugun Angulo Jauregiko aldaba da

Enkarterrin dagoen eredurik onena, XVIII. mendeari dagokionez. Batzuetan aldabek ez zuten

isatsik izaten, baina bai txakur-buru zizelkatua [Oxirando Jauregia (1.129. eta 1.130. irud.) eta

Jauregi Dorretxea (899. eta 900. irud.), Gordexolan].

Era berean, XVIII. mendean balkoietako barroteekin egindako aldabak agertu ziren, eta horietan

ere txakur-buruak zeuden zizelkatuta [Limpias Kondearen etxea San Estebanen (Karrantza)

(1.669. irud.) eta Zubiete auzoko (Gordexola) Villanueva Jauregia (911. irud.)]. Hala ere, aldabetarako

barroteak erabiltzea oso ohikoa izan zen XIX. mendean (447., 639., 681. eta 725. irud.).

Mende horretan aldabak sinpletu egin ziren. S formako aldabak egiten jarraitu zuten, baina

isatsak espiral forma hartu zuen [Amezaga auzoko (Gueñes) etxea (627. irud.)] edo kiribildura

forma [Correria kaleko 14. zk. (Balmaseda) (1.328. irud.)] eta burua nabarmen sinpletu zen,

apaindurarik gabeko prisma bat izateraino [Zubiete auzoko (Gordexola) Ubieta Jauregia (940.

irud.)]. Garai hartako aldaba asko geratzen dira Balmasedan (1.319., 1.332., 1.334. eta 1.336.

irud.). Aldaba batzuek oso diseinu berezia zuten; hau da, Lanestosako Colina Jauregikoak edo

Galdameseko Illeta auzoko etxeak. Lehenengoa XVIII. mendean egindakoa da, eta daukan

diseinu konplexuagatik nabarmentzen da (1.821. irud.), bigarrena, berriz, XIX. mendean egindakoa

da, eta giza aurpegi trebea dauka zizelkatuta (538. irud.). Zalantzarik gabe, aldaben arteko

deigarriena Sopuertako El Carral auzoko Aretxabala etxekoa da, daukan neurriagatik (ia

40 cm) eta zizelkatze lanengatik (441. irud.). Aldaba hori XIX. mendean egin zen, eta bertan

dioenaren arabera, José del Campok egin zuen.

Aldaba batzuk xafla moztuko ezkutu baten gainean jartzen ziren. Xafla horretan zeuden eusteko

pieza eta kolpatzekoa [Terreros auzoko (Zalla) Terreros Dorrea (786. irud.) eta Yorgui

Erriberako (Gueñes) Arenaza Jauregia (688. irud.)]. Beste batzuetan xafla kalatuko ezkutuen

28

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!