11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

27

Forjaketa Artistikoa Bizkaiko Enkarterrin

eta 12 cm artean dituzte [Zierbenako La Cuesta auzoko 30. etxea (10 cm) (66. irud.);

Gueñeseko Txabarri auzoko Txabarri baserria (12 cm) (677. irud.), etab.] eta, noiz edo

noiz, badago 20 cm-tik gorako sarraila-begirik ere [Gordexolako Sandamendi auzoko Gordexola

Jauregia (20 cm) (988. irud.); Sopuertako El Carraleko Aretxabala Etxea (23 cm)

(437. irud.) eta Soscañoko (Karrantza) 14. etxea (24 cm) (1.689. irud.)].

Ate nagusietako kisketak

XVII. eta XVIII. mendeetan eta XIX. mendearen hasieran etxe garrantzitsuek kantzela-atea izaten

zuten. Ate horiek kisketaren bidez irekitzen dira. Atearen kanpoko aldean kisketak tiragailu bat

dauka, erpuruarentzako sakagailua eta xafla kalatuko ezkutua atean sartuta; barruko aldean, berriz,

“maratilla” bat dute. “Maratilla” hori biratzeko sakagailuari eragin behar zaio, eta kisketaren euskarrian

dago bermatuta (1.876. irud.). Lanestosako Colina Jauregiko kisketa kasu bitxi bat da, izan

ere, biratzeko ardatz bat dauka tiragailuaren goiko partean, sakagailua finkatzeko (1.817. irud.).

Oro har, etxe garrantzitsuetako ateetako tiragailuak zizelkatuak izaten dira [San Diez auzoko

(Turtzioz) Villafuerte Jauregia (1.512. irud.), Mercadillo (Sopuerta) auzoko etxearen 5 ukuilua

(351. irud.) eta Lanestosako Errege kaleko 11. zenbakiko Colina Jauregia (1.817. irud.)].

Gure garaietara arte iraun duten kisketarik gehienek sakagailua galdu dute. Txirla itxura izaten

dute [Mercadillo auzoko (Sopuerta) Berlanga Kondeen etxeko ukuilua (352. irud.) eta Euskadi

Plazako (Zalla) 10. zenbakiko Jauregia (878. irud.)]. Batzuetan, sakagailuak oso bakunak dira

[Lanestosako Colina Jauregia (1.817. irud.)].

Ezkutuak simetrikoak dira. Batzuk xafla moztukoak dira [Yorgui Erribera auzoko (Gueñes)

Arenaza Jauregia (686. irud.)] eta beste batzuk xafla moztukoak eta irudi kalatukoak [Sendeja

oinetxea (1747) El Valle auzoan (Muskiz) (153. irud.)]. Diseinuari dagokionez, Manzaneda

de Biañezeko Angulo Jauregikoak (1.630. irud.) eta Soscañoko etxe batekoak (1.691. irud.)

(biak Karrantzan) azpimarratu behar dira, duten konplexutasunagatik, baita San Diez auzoko

(Turtzioz) Villafuerte Jauregikoa ere (1.513. irud.)].

Oro har, kisketetako “maratilak” oso sinpleak izaten dira (879. irud.). Hala ere, Lanestosako

Colina Jauregikoa azpimarratu egin behar da, duen diseinu landuagatik (1.820. irud.).

Kasu batzuetan kisketak eta sarraila-begiak pieza bakar bat osatzen dute. Adibideotan pieza

hori oso handia da [Galdamesko Villa auzoko Llano etxea (1.725) (42 cm) (544. irud.) eta

Muskizeko El Valle auzoko etxe bat (41cm) (179. irud.)].

Abanto-Zierbenako La Cuesta auzoko etxe baten kasua (gaur egun eraitsita dago) oso bitxia

izan zen, izan ere, bertako kisketaren sarraila-begiak 60 cm zituen eta diseinu oso errekargatua

zuen, bai siluetan, bai kalatuetan (49. irud.).

5 Ate hau Berlanga Kondeen Jauregiko (Sopuerta) jatorrizkoa izan zen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!