11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Juan de Amesti Mendizabal

gikoak azpimarratu behar dira (1.453. irud.). Karrantzako Limpias Kondearen etxeko iltzeak

Sui generis kasu bat dira, izan ere, ezkutuak lodiera handia du, eta diseinua ez da Enkarterriko

beste ale batzuetan errepikatzen (1.676. irud.). Eskuarki, ezkutuak 7 eta 9 cm artekoak izaten

dira. Zentzu horretan, Galdamesko Larrea auzoko Larrea Jauregikoak azpimarratu behar dira,

tamainarengatik (516. irud.).

Burua prismatikoa edo biribila izan liteke borobila. Ugarienak prismatikoak dira, eta batzuk

zizelkatuta daude [Zugaztieta auzoko (Sopuerta) Loizaga-Renovales Jauregia (482. irud.)].

Buru biribilek hozkak izan ditzakete, eta, oso lantzean behin, txintxarri antzeko irudiak ere

izan ditzakete [Yorgui Erriberako (Gueñes) Arenaza Jauregia (684. irud.) eta Balmasedako La

Piedra Jauregia (1.272. irud.)].

XVIII. mendean, noizbehinka, pieza bakarreko iltzeak ere badaude. Iltze horiek, oro har, txikiagoak

izaten dira. Xafla lodikoak izan ohi dira, eta ebaketak izaten dituzte eta zizelkatuak

izaten dira. Mota horren barruan, batez ere, San Diez auzoko (Turtzioz) Villafuerte Jauregikoak

azpimarratu behar dira (1.510. irud.).

XIX. mendearen erdialdetik aurrera pieza bakarreko iltzeak orokortu ziren, erdian gurutze

batekin apainduta. Iltze horiek, “txintxeta itxurakoak”, biribilak dira, oso lauak eta 3 cm eta 4

cm artekoak izaten dira (544. irud.). Besteak beste, diseinuagatik, Turtzioz Haraneko Loredo

auzoko etxekoak nabarmentzen dira (1.555. irud.).

Azkenik, esan behar da Balmasedako La Piedra Jauregiko (XVIII. mendea) iltzeak kontserbatzen

diren zaharrenak direla. Ezkutuek aurreko sasoietako iltzeen konkortxoak dituzte ezaugarritzat

(1.272. irud.). Ildo berean, Karrantzako San Julian eta Santa Felisa Sangrices elizako

iltzeak, hein batean, XVI. mendeko bular-iltzeen antzekoak dira (1.788. irud.).

Ate nagusien sarraila-begiak

Sarraila-begiak ezinbestekoak dira ateetan. Xafla moztuko ezkutuak dira, eta forma eta neurri

askotarikoak izan litezke. XVII. eta XVIII. mendeetan sarraila-begiak xafla moztukoak izaten

ziren, nahiz eta batzuek xafla zulatuko irudiak izan [Soscaño auzoko (Karrantza) 14. etxea

(1.689. irud.)]. Bestelako kasua da Gueñeseko Errekalde auzoko 5. etxeko (1764) sarraila-begia,

izan ere, kisketa-ezkutu forma dauka (759. irud.).

Bestalde, XIX. mendean panela formako sarraila-begiak orokortu ziren, hau da, bihotz baten

antza duen irudi heraldikoa [Sopuertako udaletxea (355. irud.) eta Zallako Murga Dorretxea

(859. irud.)]. Lehenago ere, horrelako panela irudiak erlijio-eraikinetako forjaketa pieza batzuetan

agertu izan zen (475. irud.) baita barruko xehetasun batzuetan ere (1.475. irud.). Era

berean, garai hartako sarraila-begi asko nahiko zakarrak ziren (61. irud.). Hala ere, mende

horretan aurreko garaietako sarraila-begiak ere gorde izan ziren (56. irud.).

Sarraila-begien neurria 15 cm ingurukoa da [Galdameseko Larrea Jauregia (15 cm) (509.

irud.); Gordexolako Zubiete Jauregia (17 cm) (941. irud.); etab.] Kasu batzuetan 10 cm

26

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!