11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

25

Forjaketa Artistikoa Bizkaiko Enkarterrin

Oro har, XVII. eta XVIII. mendeko ateek gogorgarria izaten dute goiko partean. Salbuespena

da Gueñeseko Enkarterriak kaleko jauregia, bi gogorgarri baititu aurrez aurre goiko partean

(670. irud.). Halaber, La Mellako (Zalla) Urrutia Jauregiak ere bi gogorgarri ditu kantzelaatearen

gainean (767. irud.).

Eskuarki, XIX. mendean eraikitako edo iragan mendean konpondutako eraikinetan ez dago

kantzela-aterik eta, aitzitik, gogorgarri kopuruak gora egiten du aurreko mendeekin alderatuz

gero. Hala, El Carral (Sopuerta) auzoko Sobrado Jauregiak hiru ditu (466. irud.); San Esteban

auzoko (Galdames) Sobiñas Dorreak lau gogorgarri ditu (496. irud.); San Vicente auzoan

(Sodupe) 1805ean eraikitako etxeak bost ditu (562. irud.); Zubiete auzoko (Gordexola) Ubieta

Jauregikoak zazpi ditu (945. irud.); Sodupeko San Vicente auzoko (Gueñes) Salcedo de la

Puente Dorrekoak hamar ditu (574. irud.); etab.

Aparteko aipua merezi du Gordexolako Sandamendi auzoko Gordexolatarren Jauregiko ateak.

Jauregi horrek ikertu ditugun azken ateen antzeko egikerako ate bat dauka, baina gogorgarrien

diseinuaren kalitateak eta forjaketaren fintasunak XVIII. mendean egin zirela iradokitzen digute

(969. irud.).

Etxabarri Jauregiko (Gueñes) atea adibide ona da ate bakar batean garai desberdinetako piezak

egon litezkeela erakusteko, izan ere, gogorgarriak eta haien iltzeak XVIII. mendekoak dira eta

atearen gainerako parteak (aldaba eta txintxeta-iltzeak), berriz, XIX.ekoak (700-703. irud.).

Ziurrenik, ikuspegi bikaina izango zen antzinako ate batzuei begiratzea, haien iltzeen distira,

zeintzuen zuloetatik hormatalen kolore gorria ikusiko zen, baina gaur egun ez dugu horretarako

aukerarik.

Iltzeak

Etxeen kanpoko aldeko ateek iltzeak dituzte armazoia oholetara josteko eta gogorgarriei eusteko.

Iltzeek indartu egiten dute atearen egitura. Iltzeen puntak –hau da, gordean gelditzen den

parteak– sekzio karratua dauka beti. Bi iltze mota daude: bi piezakoak edo pieza bakarrekoak.

Bi piezako iltzeak XVII., XVIII. eta XIX. mendearen hasierakoak dira. Ezkutu bat eta iltzea

dituzte. Iltzeak burua eta punta izaten ditu. Burua kanpoan geratzen da, ezkutuaren gainean,

eta puntak atea gurutzatzen du eta irteterakoan ertza tolestu egiten da.

Ezkutua irudi simetriko batekin moztutako xafla izan liteke [La Mella auzoko (Zalla) Urrutia

Jauregia (762. irud.) eta Carro etxea Ciscal auzoan (Gueñes) (713. irud.)]; xafla zulatua ere izan

liteke [Hurtado de Salcedotarren oinetxea Balmasedan (1.387. irud.) eta Muskizeko El Valle

auzoko Treto Jauregia (174. irud.)]. Xafla kalatuzko ezkutu batzuek oraindik ere gordetzen dituzte

kalatua nabarmentzen zuen feltro gorriaren aztarnak [Zallako Allendelagua auzoko etxea

(798. irud.)]. Era berean, izar itxurako ezkutuak ere badaude [Sopuertako Urioste etxea (1816)

(407. irud.), Muskizeko Pobeña auzoan 1746an eraikitako etxea (91. irud.), etab.]. Izar itxurako

ezkutuen artean, diseinuaren kalitateagatik, Turtziozeko San Pedro auzoko Tueros Jaure-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!