11.01.2013 Views

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

santurtzi - Bizkaiko Batzar Nagusiak

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Juan de Amesti Mendizabal

Zalantzarik gabe, Oxirando multzoko burdin hesiak dira gure garaietara arte iraun dutenen

arteko zaharrenak eta ederrenak (1.136. eta 1.137. irud.). Plateresko estilokoak dira. Euskarri

kiribilduen eta ildokatuen gainean daude, eta eraztun-barroteak eta pasante bat dituzte.

Erremateari dagokionez, uso-papar edo zimazio moldura batez eta gailur batez osatuta daude,

nahiz eta gaur egun oso narriatuta egon. Gailurrak irudi nagusi bat dauka, kartela bat, non gustu

klasizistako emakume aurpegi bat (1.135. irud.) eta gurutze bat dituen; alboetan, berriz, S

formako irudiak ditu, xafla bozelduko zorroekin eta orbel xehetasunekin (1.133. irud.).

Komeni da esatea orbela (1.144. irud.) Portugaleteko Andra Maria elizako Santiago Kaperako

(1569) (38. irud.) burdin hesian dagoenaren oso antzekoa dela.

Bestalde, Trapagaraneko Olaso Jauregiko (1.933. irud.) eta Zallako Murga Dorreko (1.913.

irud.) burdin hesiek erakusten dute XX. mende hasieran eraikitako edo zaharberritutako egoitza-eraikinetan

madari bikoitzeko barroteak eta erdian gurutzea duten gailurrak zeudela, S

formak alboan zituztela.

Ate nagusiak

Kasurik gehienetan Enkarterriko eraikinek ate bakarra baino ez dute sartzeko. Zalantzarik

gabe, XVII., XVIII. eta XIX. mendearen lehenengo erdiko etxeetako ateek forjaketa pieza

gehiago dituzte. Nolabaiteko garrantzia duten etxeek ate handi bat dute, ganadua eta gurdiak

sartu ahal izateko. Badago beste ate bat ere, kantzela atea. Ate hori txikiagoa da eta nagusian

sartuta egoten da (164., 246., 1.504. eta 1.677. irud.) 4 .

Ateak haritz- edo gaztaina-egurrezkoak dira, orpo bidez biratzen dira (514. irud.) eta ez daukate

markorik. Kantzela-ateak bisagren bidez zabaltzen dira (404. irud.), ate handiaren armazoira

josita dauden bisagren bidez, edo gontzen bidez, desmuntatzea errazteko.

Sarraila kantzela-atean egoten da. Sarrailan giltza biratzerakoan, kisketa langan sartzen da eta

ate handia ixteko kisketa ere izaten da, zeinaren ertza horman sartuta egoten baita (868. irud.).

Ateak, goiko aldean, bisagra faltsuekin sendotuta egon litezke. Bisagra horiek iltzeen bidez eusten

dira eta lis-lore itxuraz errematatuta egoten dira (572., 693., 726. eta 761. irud.). Hala ere, badago

kasu berezi bat. Lanestosako Colina Jauregiaz ari gara. Jauregi horrek akabera finagoko euskarri

bat du, etxe barruko ateetako burdineriaren diseinu berberarekin egina (1.818. irud.). Beste ale

batzuk bakunagoak dira, hala nola, Zallako Allendelagua auzoko etxekoak (799. irud.).

Gogorgarriek U itxura dute, atearen bira-langa (bertan dago orpoa) egurrezko armazoiarekin

batzeko. Horrela azken hori, zabaleraren eta pisuaren eraginez, desegitea eragozten da (1.811.

eta 1.812. irud.). Oro har, gogorgarrien barruko ertza kanpokoa baino laburragoa izaten da.

Bestalde, pletinaren zabalera zortzi zentimetro ingurukoa izaten da (550. irud.).

4 Ez dakigu ze izen zehatz ematen zitzaion ate honi Enkarterrin. Dena dela,

ahalik eta terminologiarik zuzenena erabiltzeko asmoz, burdin langa erabiltzea

erabaki dugu; izan ere, termino hori da Lizarrako (Nafarroa) ospe handiko arotz

tradizionala den Manuel Elizalde Arzuak erabilitakoa.

24

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!